2008/06/16

ZALDIAAA


Ekidoen familiako ugaztun pedosidaktilo handia eta gorpuzkera lirainekoa eohippus di izen zientifikoa.


Zaldiak 80 eta 192 cm-koa izan daiteke ujastun da.buztan oso luzea eta hanka fin eta luzeak.


Zaldiak mormalean baserrietan eta mendietan bizi dira batez ere barretokietan.


Nola arrak hala eme edo behoarrak 4-3 urtekin lortzen dute sexu heldutasuna.Behorra moxolaz eriditzen da 11.


Zaldiak hainbat gauzetarako erabiltzen da.garraioarako armadarako eta baita piliciaetarako.

2008/06/11

HARTZA



Hartza ursus artors-eko izen zientifikoa duen ugaztun orojalea da.

1´5o m eta 2´95m- ra irits daiteke.675 kg pisatzen du , hala ere, 60 km /h abiadura korrika egin ahal du.Bere hanka sendoekin zuhaitz bat lurrera bota dezake,gainera izugarrizko indarra du.Usaimena bere zentzurik garatuena da: 3 km - ra dagoen hildako animali bat usaindu ahal du
Europan,Asia epelako eta Ipar A merikako basoetan bizi .Gehinetan haitzuloetan.Eukal Herrian oso gutxi geratzen dira 10 baino gutxiago, tontor altuenetan daude.
Denetarik jaten du,baina gehienetan okela eta izokina. Beste batzuetan janaria oso eskas dagoenean , fruituak eta landareen lorak jan behar ditu
Emeak maiatzean eta ekainean altan egoten dira.Bi hilabete egoten dira haurdun. Hiru kume izan ahal ditu .kumeak amarekin urte bat egoten dira amarekin. Ondoren , bakoitzak bere bidea hartzen du helduak izan arte eta beste hartz batzuekin egon arte.
JANIRE.

2008/06/10

IZURDEA


Izurdea,azal leuna eta gorputz grisaska duen ugaztun ornoduna da.


Hortz ugari ditu 20-28hortz koniko goialdean eta behe aldeko masai-hezurretan.Bular aldeko hegalek 30-50cm neurtzen dute eta bizkar aldekoa 23cm.Beraien neurria 2-4m da eta 200-500kg pisatzen dute.

Itsaso guztietan bizi dira eta zenbait espezie ur-gezakoak dira.

Izurdeen elikadura arrain pelogikoetan oinarritzen da:sardinak,antxoak,merlenkak,legatzak,berdelak eta antzerako arrainez elikatzen da.

Arrek bi irekigune dituzte.Isatzetik gertuen dagoena,uzkia da,eta bestea,sexu-organoa.Emeek ere bi dituzte,beraiek biak gertuago dituzte.

Izurdeak txikiak direnean ezin dira bere kabuz elikatu,hortaz,amek laguntzen die.Handiak direnean taldean joaten dira janariaren bila.

Onden bitartez komunikatzen dira.Jendearen jostagarri erabiltzen dira(aquarioetan)eta beste zenbait lekutan.Ur-azaletik taldeka doaz salto handiak eginez.

kaixo


LEPAHORIA
Lepaoria kolore iluneko larrua, marroia eta beltzaren artean aldakorra.
Lepoaren azpialdean hori-laranja kolorekoa duen mustelidoen familiako ugaztuna da, orrnoduna eta karniboroa da.
Arrak, 64-79 bitarteko luzeera du eta 1500-2000g bitartean pisatzendu;
Beste alde, emeak 59-73cm du luzeeraz eta 900-1500g bitartea pisatzen du.
Karniboroa izan arren, mikro mamiferos gain, hegazti intsektuz eta fruituz ere elikatzen da.Elikagaien eskuragarritasuna habitata eta urtaroaren araberakoa denez, dieta ere aldakorra izan ohi da. Hala ere, beste animalia batzuek utzitako sarrazkiak ere jaten ditu. Basoetan eta landaredia itxia dagoen inguruneetan bizi den animalia da lepahoria..Ugalketa, normalean,Udako hilabeteetan izaten da, uztaila eta babuztuan.Obulua ernaltzerakoan atzeratu egiten da eta ez da hurrengo urteko lehenengo hilabeteetara arte gertatzen urtarrilean eta otsailean, hain zuzen ere. udaberrian hasieran gertatzen da.Jaio eta sei hilabete aldera umeak eramangaitik bereizi eta bizitza bakartia ekiten dio.
Batzuetan lepahoriak larrua ekiteko erabiltzen da.
15-16 ilabete dituenean bikatearen bila hazten da.

2008/06/09

URTXINTXA!!!


URTXINTXA
Urtxintxa zuhaitzetan bizi den eta iletza gorrixka duen esziuridoen familiako ugaztun karraskaria da.
Bere isatsa luzea, berezia eta iletsua da. Belarri
muturretan ile xerlo deigarriak ditu. Ilea gorrixka du buruan eta dortsalean eta sabelean, aldiz, zuriska.
Ia baso mota guztietan bizi daiteke, baina, pagadi,amezti, harizti eta erkameztiak nahiago ditu.
Bere elikagai nagusiak hazi eta fruituak dira: gaztainak, ezkurrak, pinu-haziak eta hainbat sastraka(zuhaitz txikiak).
Animalia hauek 30-35 eguneko ernaldiaren ondoren, lau- zazpi kume txiki munduratzen dituzte.
Txikiak direnean, hau da, begiak itxita dituztenean amaren esnearekin elikatzen dira. Euren kabietan bizi dira sei edo zazpi aste izan arte. Helduak egiten direnean prest daude kabietatik ateratzeko eta kanpoan dagoen mundua esploratzeko.
Karraskari hauek eragiten duten kalte bakarra hau da: hodi eta teilatuetan zikinkeria utzi eta zuloak egiten dituztela.
GAELLE ROCHER

2008/06/03

Nor irabazi du ipuinen lehiaketa????

Gaur gurera Leire Aiartzabuena etorrida eta guk June eta Irune(ni) entrebizta txiki bat egingo diogu. Espero dot eroso egotea. Beste barik hasiko gara entrebistakin:

Irune:
- Pozik zaude bertsoen eta ipuinaren saria irabazi duzulako?

Leire:
-Ba, bai ez da lehenengo aldixe, urtero irabazten dot eta aurten be irabazi dot. Je, je, je, je, je, je.

Irune:
-Urduri jarri zinen saria artzerakoan?

Leire:
-Ez, aurten izen da urduri gutxien euki dodan urtie.

Irune:
-Zergatik Bertosa izan da bertsoen izenburua?

Leire:
-Bueno ba, konturatu barik izen zan eta.... Ba, bertsoa jarri naben izenburu baina pentsatzen naben ez zabiela jarriko Bertsoak izenburutzat. Bestelan naturaren alde edo jarriko naben.

Iruen:
-Zer da lehenengo urtea irabazten duzula?

Leire:
-Ez. (pozik)

Irune:
-Zertan gastatuko duzu dirua?

Leire:
-Ba, ez dauz aukera askorik Urriken bakarrik erosi ahal dalako materiala. Ba koadernoak, liburuak eta jolasak erosiko duaz.

Irune:
Bueno ba Leire espero dot minutu hauetan ondo pasa izana. Beste barik agur eta asko gastau.

2008/06/02

Txantxangorria


Txantxangorria


Txantxangorria 14-15cm neurtzen dituen eta 15-16 g pisatzen dituen hegazti intsektujalea da.


Animalia honek piku fina du, hegoak berdeak eta 6-7 cm-ko zabalera dute, eta gazteenak hegoak lisuakditu. Begiak beltzak, handiak eta disdiratsuak ditu. Paparra kolore gorrikoa du, hankak finak eta nahiko luzeak ditu.

Basoetan, parkeetan, sotoetan, baratzetan. . . aurki dezakegu txantxangorria. Gehienbat ura dagoen tokian edo zuhaitz eta zuhaizketan topatu ahal dugu animalia hau.

Itsektuak, sisareak, bareak, armiarmak. . . jaten ditu. Elikadura biguna izan behar da, piku fina duelako eta bestela ezingo luke murtxikatu. Neguan frutuak jaten ditu gehienbat.

Gehienez 4-6 arrautz jar ahal ditu eta horietatik 1-2 bizirik geratzen dira bizirik. Gurazoek 14 egun ixan arte zaintzen du, gero bere kabuz bizi behar da.

Neguan, lumak aldatzen zaio. Kabian ia ez dute denborarik pasatzen. Neguan ere kume asko jaiotzen dira eta udan aldiz ez dira ia jaiotzen.

Oso zaila da animalia hau bilurtzea, arrak denbora guztian zuhaitzetan abesten dago gahinera oso ondo abesten du. Guri guztatzen ez zaizkigun intsektuak (eltxoa, armiarma...) berari asko gustatzen zaio eta jan egiten ditu , hori guretzat oso mesedegarria da.




2008/06/01

Lataste Sugegorria


LATASTE SUGEGORRIA



Lataste sugegorria, hankarik gabeko narrastien familiako sugegorri haragijalea da.



Animali honek buztan laburra du eta gehienetan zuria edo beltza izaten da. Sugegorriaren luzera 50-60 cm artekoa da normalean, hala eta guztiz 75cm-tara hel daiteke. Ez dago desberdintasun asko emea eta arraren artean, baina tamaina eta koloreak ez dira berdinak. Odol hotzekoa da, horregatik eguzkitan egotea gustokoa du.



Euskal Herrian, Nafarroan bakarrik aurki daiteke, klima mediterraneo hezea, azpiheze eta erdilehorrean egoten da. Harrietan, sastraketan... eskutatzen da. Normalean ez du ibernatzen, baina badaude sugegorri batzuk ibernatzen dutenak.



Narrazti txikiz, intzektuz eta hainbat anfibioz elikatzen da.

Aginik ez duenez, dena irentsi eta hortik ordu batzuetara hezurrak eta animaliaren ile edo lumak ahotik botatzen ditu. Segun eta zer nolako harrapakina jan duen denbora gehiago iraun al du ja barik. Asteak egon al du jan barik.



Bi sasoi daude ugalketarako: udazkeneko sasoia eta udaberrikoa.
Obiparoa da lataste sugegorria, hau da, arraultzetik jaiotzen dira.
Amak lur azpian zartzen ditu 9-13 arraultz gutxi gorabehera eta arraultzetik jaiotzean beren kabuz bizi behar dute haien gurasorik gabe.
Arrisku asko ditu eta horietako bat gizakia da.



Famatuak dira munduan haien pozoinagatik eta gizaki askok beldurra dizkiete.













Sofia Marcos

HONTZ ZURIA


Hontz zuria begi diztiratzuak eta hego luzeak daukan estrigadae familiako hegazti orojalea da.

Begiak urre kolorekoak dira altuera 53tik 65era neurtu ahal du,hegoak 12tik 15era decimetro
neurtu ahal dute.

Ingurune ia guztietan aurkitu genezake normalean 1.500 metrotik beherako altuera dituen
basoetan aurkitzen da gehienbat.

Hegazti hauek ,batez ere,mikrougastunez elikatzen da (saguak,arratoiak,satorrak) .Anfibio(igelak,
apoak ) eta intsektuz elikatzen dira hala ere,hegaztin batzuk ehizatzen dituzte.

Arrautzak bost aste behar dute apurtzeko eta umeak jaiotzeko ,ama hilabete bat egoten da eurekin babesteko. Arrak janaria ekartzen du.

Hontz zuriaren deiak gizakiei ikaratu egin ahal dute. Hegazti hau entzumenaren sentzua oso garatua dute eta hori bere presak erras harrapatzen ditu eta harrapatzen dituenean lepoan pikotazo bat ematen dio eta segidan hiltzen du.

Zer dakizu ardiari buruz ?

ARDIA

Ardia, bobidoen familiako animalia hausnarkaria da, hau da,urdaila hiru edo lau zakutan banatua duen ugaztun apoduna.
Animalia honek ile asko du eta mustur txikia.
Ilea bi koloretakoa izan ahal du, zuria edo beltza. Buztan laburra du eta gehienetan taldeetan egoten da.

Ardia, neguan ibarretako zelaietan egoten da eta artegietan bizi ohi da.
Udaberrian aldiz, larreetan bizi da.
Animalia honen elikadura pentsua eta belarra da, beraz belarjalea da
eta noski , ura edaten du.
Ardia bere heldutasun sexuala urte eta erdiaren artean lortzen du. Emeak udaberrian uzaten ditu umeak. Gutxi gora-behera bat edo bi ume izaten ditu mormalean.
Ardi ama hiltzen denean edota ama urruntzen denean ardikumeak beste ama bat topatzen saiatzen dira.. Ardi amak ostera, ardi umeak babesten ditu hil arte.
Ardiaren ilearekin artilea egiten da, esnearekin berriz, gazta egiten da eta ardi emearen okela erabiltzen da xamurragoa delako baina ardikumearena osetara, dendetan salgai jartzen dute bere okela ezaguna delako.

2008/05/31

OTSOA




OTSOA



Zakurrak baino buru zabalagoa duen eta hortz sendoak dituen karnibora ordeneko haragijalea da.




Otsoak zentzumenak oso garatuak ditu. Belarri zorrotzak ditu baita mutur luzea ere. Hortz indartsuak ditu eta horien artean handiena letagina da, 6cm-rarte iritzi daitekeena. 1m eta2m bitarteko altuera izan dezakete eta kolore ugarikoak izan daitezke.




Munduko edozein kontinenteetako basoetan aurki daitezke, Antartikan izan ezik. Euskal Herrian Gorbeiako inguruko basoetan ere auki daitezke.




Denetarik jaten duen animalia da, fruta, intsektuak, arrainak, baina gehienetan okela jaten duen anaimalia da.




Umaldi bakarra izaten dute urtean eta jaiotzen direnean 3 eta 8 otsokume bitartean jaiotzen dira. Sei hilabete inguru egoten da amaren sabelean eta bi aste falta direnean otsoa tunel bat egiten hasten da. Kumeak eduki eta gero 8 eta 10 aste egoten da elikatzen eta etsaietatik babesten.




6 eta 12 urte bitartean bizi dira eta bi hilabetetik aurrera haragia jaten eta talde osoarekin egoten hasten da.




Pelikula askotan ageri ohi da bere arrausi famatua

2008/05/30


Azeria


Azeria, maltzurkeria eta zuhurtasuna uztartzen dituen ugaztun haragijalea da.

Animalia honek burua luzexka, mutur zorrotza eta belarri handi eta triangularrak ditu.42 hortz eta 4 letagin luze eta zorrotzak ditu.Beraren tamaina ertaina da, 4-8kg inguru ditu.Ugaztun honen azalaren kolorea gorri horixka da.Hankak sendoak ditu eta behekaldea beltza da.Isatsaren luzera 25cm eta 50cm-ko bitartekoa izan daiteke eta punta, normalean zuria izaten da.

Azeria Iberiar penintsula osoan banatuta dago.Euskal Herri osoan zehar ere badago, Bardeetatik iratiko oihaneraino, Pirinioetako gailur altuenetatik Bilbo Handiko zabortegietaraino topa genezake, hau da, Euskal Herri osoan topa daiteke azeria.Normalean basoetan bizi da, baina badaude eskualde zabaletan bizi direnak ere.
Batzuetan tundra eta belardietan ere egoten dira.Animalia honek nahiago dituen tokiak landare dibertsitate altuko tokiak dira.

Azeria animalia haragijalea da, baina denetarik jaten du: untxiak, fruituak, hegaztien arrrautzak, hegazti kumeak, erbiak, zizareak eta beste gauza asko.Haragijale hau oso harrapakari ona da eta bere zentzumenak oso ondo erabiltzen ditu.Normalean gauean ehizatzen du.Animali honek lortzen duen janaria gordelekuan erreserban izaten du.Azeria batzuetan zabortegietan ere egoten da, eta han lortzen du janaria.

Euskal Herrian haragijale honek urtarriletik otsailera izaten ditu azerikumeak.
Haurdunaldiak 50 egunekoak izaten dira gutxigorabehera.Kumaldi batean, gehienez
13 azerikume izaten dira.Emea ahurdun dagoenean, bikoteka bizi dira eta azeri arrak azeri emeari lagundu egiten dio.Kumeak, amak zaintzen ditu, beraren rola da.Urtean kumealdi bat izaten du.

Azerikumeak laupabost asterainoko egoten dira gurasoekin.Jaiotzen direnean ez dute ezer ikusten, itsu jaiotzen dira eta hamalau egun izan eta gero ikusten hasten dira.Lehenengo astean 1kg izaten dute eta 5 asterekin 3kg baino gehiago.9 edo10n aste dituztenean azeri helduak egiten dira.

Azeria guretzat alde onak eta alde txarrak ditu.Lehen esan dugun bezala karraskariak, untxiak… jaten ditu, baina janari hori amaitu egiten denean baserrietara hurbiltzen da eta oiloak eta untxiak harrapatzen ditu.

2008/05/17

Animaliak non topatu ditu Irunek???

Bueno ba ni animalien informazioa wep horri honetan topatu ditut:

www.euskalnatura.com
www.wikipedia.com
www.elhuyar.com
eta entziklopedietan topatu ditut animalien informazioa. Espero dot nire elbide honekin zuen lana aurreratzea.
Agurrrrrrrrr ondo ibili Irune naz.

2008/05/15

ANIMALIEI BURUZ INFORMAZIOA.

HEMEN DUZUE ANIMALIEI BURUZKO ORRI INTERESGARRI BAT.

http://www.faunaiberica.org/?page=mirlo-capiblanco

AGUR. XABIER (08-05-15)

WEB HORRI INTERESGARRIAK(gaelle)

nik http://es.wikipedia.org/wiki/Portada eta www.zientzia.net-en bilatu dut informazioa.

informazioa

apa!!!!!!!!!
nire animaliaren informazioa http://www.euskalnatura.net/ eta http://www.google.com/ en topatu dut http://www.wikipedia.com/ ere bai



AGUR
apa jose janire naiz aurkitu dut informazioa wikipedia liburu askotan eta beste web gune .liburu interesgarriak entziklopedia salvat

2008/05/11

ANIMALIEI BUZUZKO INFORMAZIOA TOPATZEKO ERABILI DITUDAN WEB ORRIAK HONEK DIRA:
http://eu.wikipedia.org/wiki/
http//naturzientziak.wikispaces.com/
http//www1.euskadi.net/harluxet/indice_e.htm


Sara grande

2008/05/09

Animaliei burua imformazioa topatzeko web orriak
Igor Etxebarria
2008-05-09

2008/05/07

Animaliak, jende zoragarria

Aste honetan proiektuan landuko dugun animalia aukeratu eta hari buruzko informazioa bilatu behar dugu. Gogoan izan behintzat bi informazio iturri erabili beharko dituzuela idazlana egiteko. Hasi, bada, informazioa bilatzen: etxean izan dezakegu zerbait, herriko liburutegian ere lagun diezagukete...

Interneten ere zer edo zer topa genezake. Bila ibili naiz eta helbide interesgarri batzuk aurkitu ditut:


EuskalNatura 3.0 weborria
http://www.euskalnatura.net/index.php?option=com_content&task=view&id=33&Itemid=59

Weborri honetan honelako sarrerak aurki daitezke:
Azeria:
http://www.euskalnatura.net/index.php?option=com_content&task=view&id=131&Itemid=160
Hartza
http://www.euskalnatura.net/index.php?option=com_content&task=view&id=480&Itemid=457

Wikipedia
http://eu.wikipedia.org/wiki/Azala

Wikipedian, bilatzailea erabilita, hau aurkitu dut:
Azkonarra
http://eu.wikipedia.org/wiki/Azkonarra


Elhuyar entziklopedia ere erabili daiteke:
http://www1.euskadi.net/harluxet/indice_e.htm

Edo orri hauek:
Azkonarra, erbinudea eta beste batzuk:
http://es.geocities.com/arranobe/azkona.htm

Izaki bizidunak
http://naturzientziak.wikispaces.com/Izaki+bizidunak


Besterik aurkitzen badut, sarrera honetan bertan komentatuko dizuet. Zuek ere komentatu zer topatu duzuen!

Ala bada, ekin lanari eta txintxoak izan!

Jose

2008/05/05


Bidaneri elkarrizketa


Kaixo, lagunak, gaur Bidane Petralandarekin bildu gara, elkarrizketa bat egiteko.Bidane DBH-ko 4.mailan dago eta Iurretako ipuin txapelketan 2.zikloko lehenengo postuan geratu da, horregatik egiten diogu elkarrizketa hau.


1.Pozik al zaude?

Bai, noski.Sariren bat irabazterakoan beti pozten zara, eta lehenengo saria izanda are gehiago.Gainera, norbaitek egindako lanagatik zoriontzen zaituenean oso gustura sentitzen sara.

2.Inork lagundu al dizu?


Gaia antolatzerakoan lagundu ninduten; imformazioa jasotzerakoan batik bat.Baina nobela idazterakoan ez nuen laguntzarik izan.Eskolan landu dugu aurten, eta egia esan, liburuko pausu eta gomendioak ondo etorri zaizkit.

3.Nola asmatu zenuen gaia?

Etxean galdetu eta auzoko emakume baten istorioa kontatu zidaten.Hortik abiatuta, gauza dexente aldatu eta nire istorio propioa asmatu nuen.Irudimenarekin jolastutan gauza handiak egin daitezkeela uste dut, eta horretan saiatu naiz.

4.Idazten jarraitzeko asmorik ba al duzu?

Bai,zergatik ez.Gogoko dut idaztea, eta gustura sentitzen naiz boligrafoa eskuetan dudala.Momentuz eskolarako soilik idatzi dut idatzi dudan apurra, baina nork daki egunen batean nire kabuz idazten hasiko naizen.Gustatu gustatuko litzaidake.

5.”Hostoak orbel bihurtzen direnean”.Zergatik izenburu hori?

Egia esan asko kostatu izan zait beti nire ipuinentzako izenburua aukeratzea.Egiten dudan azken gauza izaten da, eta denbora asko ematen dut horretan.Oraingoan ere berdina gertatu zait, azken momentura arte erabaki gabe izan dut izenburua.Pentsatzen hasi eta konturatu nintzen nobelan pare bat aldiz idatzi nuela zuhaitz edota hostoen gaineko zerbait, eta niretzat hain garrantzitsu, liluragarri eta bereziak direnea, izenburua euren omenez jarri nuen.

6.Beste saririk irabazi al duzu?

Lehen esan dudan moduan eskolarako soilik idatzi izan dut orain arte.Hala ere, nire ipuinak Iurretako ipuin lehiaketara aurkeztu izan ditut, eta azken lau urteotan ere saritua izan naiz.


6 galdera egin ondoren amaitu dugu elkarrizketa eta gure ustez ederki erantzun ditu Bidanek gure galderak.

2008/04/26

ERABAKIAK
Oiane Tera


1.kapitulua

15 urterekin lehenengoz maitemindutako zara.

Han hasi zen nire infernua. Bost urte nituenean, nire ama minbiziz hil baino egun batzuk arinago, sukaldeko mahaian geunden biok. Amari nire 15. urtebetetzetik aurrera egingo nuenaren zerrenda bat egitea bururatu zitzaion. Egun batzuk geroago ama hil zen.

Nire 15. urtebetetzerainoko hamar urteetan behin eta berriz irakurtzen nuen amak eta biok idatzitako zerrenda zoragarri hura. Bai, zoragarria iruditzen zitzaidan garai hartan, nahiz eta zerrendaren inguruko guztiarekin bat zetozen gatazkak lehenengo egunetik hasi. Ez naiz ohartuko zerrendako azken pautara heldu arte zerrenda horren benetako helburuaz. Baina hori nire istorioaren amaieran gertatzen da, gutxienez nire bizitako zati baten amaiera markatuko du . Orain kontatuko dizuedana nire bizitako 10 urte kontatuko ditut 15 urtetik 28 urtetara…

(Nobela osoa irakurri nahi baduzu, egin klik hemen)

AMETS BATEN ATZETIK
Garazi Boveda

USTEKABEKO BIDAIA

Lanean beste egun gogor eta luze bat izan genuen Sylviek eta nik. Biok ginen medikuak Chamonixen (Frantzian) eta han bizi ginen. Egun hartan, nire erreskate-taldea eta ni hiru mendizale erreskatatzeko asmoz irten ginen, baina horietako bat bakarrik aurkitu genuen bizirik. Besteak gauean hil ziren hotzez, hurrengo goizerarte beren lagunak ez baitziren ohartu falta zirenik. Gaixoak! Zer pasatu ote zitzaien azken momentu haietan burutik? Ondoren, Sylviek bizirik ateratakoari ebakuntza egin zion eta belaun paretik hankak eta ukondo paretik besoak moztu behar izan zizkioten. Kasu hark bereziki hunkitu ninduen, eta etxera heldu eta bainu bero-bero bat hartzeko gogoa nuen soilik.

Bizitegi-auzo batean bizi ginen. Egia esan, oso etxe ederra genuen, bi pisutakoa. Egurrezkoa zen, Alpeetan neguan egiten zuen hotz eta elurretik babesteko. Etxebizitzaren inguruan, lorategi zabal bat genuen, eta elurra egiten zuenean, asko gustatzen zitzaigun han umeekin jolastea. Oso auzo lasaia zen, goizaldeko ordu haietan ez zen ezertxo ere entzuten eta farolena zen kaleko argi bakarra. Ate ondoan, egur pilo handi bat zegoen, egongelako tximiniarako.

(Klikatu hemen nobela osorik irakurtzeko)
2006ko UDA
Garazi Andueza


Jada iritsi da eguna, bai, etxera itzultzeko eguna, hemen, Londresen, hiru hilabete luze pasatu ondoren. Oraindik ere ezin dut sinetsi uda osoa hemen pasatu dudanik, hain laburra egin zait…baina beste alde batetik, nire herrira, Elgoibarrera, iristeko gogoa ere badut, nire lagunak, familia, bertako juergak…ere faltan botatzen baititut. Oraindik ere hona iritsi nintzen eguna atzo izan balitz bezala gogoratzen dut. Egia esan, egun hartan eta aurreko bi hileetan eneukan hona etortzeko batere gogorik,amak derrigortuta etorri bait nintzen, baina azkenean, merezi izan du esperientzia berri hau bizitzeak, inoiz ez baititut ahaztuko londresko kaleak, eraikin ikusgarriak, monumentu ikaragarriak… baina batez ere, hemen, ni egon naizen etxean nirekin egon diren Paolo eta Giséle. Guztia aurkeztu dizuet, lagunak, tokia…baina nire burua aurkeztea ahaztu zait. Ni Leire naiz, 16 urteko gazte Elgoibartarra. Alaia naiz, eta nire lagunen lagun ona. Ez zait batere gustatzen mutilengatik nire lagunekin eztabaidatu eta haserretzea, eta are gutxiago laguna ona bada, benetan ona. Itxura fisikoari dagokionez, nahiko altua ( ez gehiegi), eta argal xamarra naiz (askotan entzun behar izaten ditut honi buruzko komentario ergelak, baina benetan molestatzen naute). Ilea marroia daukat, luze xamarra eta begi berdeak. Beno, jada nire deskribapen honekin aspertzen ariko zara, eta istorioarekin hastea hobe izango dut, oso momentu politak etortzen baitzaizkit burura. Izugarrizko pena daukat barruan, gaur bukatuko baita orain kontatzera noan istorio liluragarria.

(Nobela osorik irakurri nahi baduzu, egin klik hemen)
HOSTOAK ORBEL BIHURTZEN DIRENEAN
Bidane Petralanda



I
Udazkeneko haize epelak aspaldi joanak ziren biluzteko zain zeuden zuhaitz gehiagoren bila. Egunak gero eta laburragoak ziren, eta kalean jada ez zen aurreko asteetako umore eta bizipozik aurkitzen. Zegoen jende bakarra aterkipean kuzkurtzen zen, txamarra lodiak gogor estutuz eta bufandak haizearen kontra babestuz. Aurpegi tristeak nagusitzen ziren; betiko eginbeharretara etsituta zihoazen pertsona xumeak, oraindik hain urruti zegoen udaberriaren zain zeudenak. Haurrek Olentzeroren oparietan pentsatzen pasatzen zuten eguna, oraindik Gabonetarako hilabete eta erdi baino gehiago falta bazen ere. Ikasleak ere azterketa garaian zeuden; urte sasoi hau ez zutela gustuko lo aurpegietan antzematen zitzaien.

Azaro erdialdean gaixotu zen gure ama, hasieran garrantzia handiegirik eman ez genion arren. Eztulka ematen zuen eguna, zapia momenturo alboan zeukala. Erraz gaixotzen zen, eta horregatik, medikuarengana joan gabe, telebistako iragarkietan hainbestetan azaltzen diren sendagaietako bat hartzeari ekin zion. Apurka-apurka hobetuz zihoala zirudienean, ordea, neguko lehenengo ilargi betearekin batera okerrera egin zuen. Sukarra igo zitzaion eta gero eta makalago sentitzen hasi zen. Bere begi urdin polit horiek katarroak eragindako malko potoloz bustitzen zitzaizkion, bere aurpegia gehiago leunduz eta hotzikarak eraginez. Berak ondo zegoela esaten zigun, ez arduratzeko. Hala ere, beste aste pare bat etxean eman bazuen ere, nire senar Iker, aita eta hirurok ama erietxera eramatea erabaki genuen.

(Nobela osorik irakurri nahi baduzu, egin klik hemen)

2008/04/25

ANTONEN HISTORIA
Sofia Marcos


Kaixo, nik Anton dut izena eta 110 urte bete ditut gaur, 2008ko urtarrilaren lehen egunean, orain dela 100 urteko historia bat kontatuko dizuet. Oso zaharkituta nago baina burua 40 urte edu-kiko banitu bezala daukat eta denaz oroitzen naiz. Holandan bizi izan naiz betidanik, baina nire gurasoak euskaldunak ziren eta euskara ikasi nuen. Bueno nahasten hasia naiz, gertatu zitzaidan historioa bat kontatuko dizuet, baina erdian hiltzen banaiz ez duzue jakingo zer gertatu zitzaidan, je,je.

“10 urte nituela gertatu zitzaidan, nire gurasoekin bizi nintzen, nire urteak ziren. Amak esaten zidan anai handi bat nuela baina ez zidan esaten non zegoen.Esaten saiatzen zen bakoitzean negarrez hasten zen. Beti esaten zidan txikitan lagun txiki batzuk eduki zituela eta nik ere ezagutu behar nituela, modu bat bakarrik zegoela esaten zidan baina ez zuela gogoratzen. Izan ere, nire amak oso buru txarra zeukan.

(Ipuina osorik irakurri nahi baduzu, egin klik hemen)
ONDASUN MISTERIOTSUAK
Leire Aiartzaguena


Tara uhartean pasatu nuen uda hura osaba Jonen etxe txikian. Etxea hondartza txiki batean eraikia izan zen, nire osabaren eskuekin, emaztea hil zitzaionean. Izeba arkeologoa zen, eta uharte txikietako misterioen edo istorioen berri izan ostean berauek ikertzen zituen, tamalez 1998ko irailaren 15ean heriotzak bisita egin eta berarekin eraman zuen. Tara uhartea, izebak ikertu zuen azken uhartea izan zen eta osabak, bertan geratzea erabaki zuen, beraz 9 urtez bertan bizi izan da. Osaba marinel jaioa da eta hainbat itsaso zeharkatu zituen gaztea zela.

(Ipuina osorik irakurri nahi baduzu, klikatu hemen)
TXURIKO
Asier Uribelarrea




Orain dela urte asko, Bermeon, Txuriko izeneko txakur bat bizi zen. Txuriko, artzain txakur bat zen,zuri kolorekoa. Begiak urdinak zituen, zeruaren kolorekoak eta ilea kirimilatua eta zuria. Txakurra, ausarta zen, edonoren kontra borrokatzeko modukoa eta indartsua. Arrantzan joatea zuen gogoko eta bere jabearen itzala zen.



Bere jabeak, Ebaristo zuen izena eta 55 urte zituen. Itxurak zaharragoa egiten zuen, zituen tximurrekin eta ile zuriarekin. Arrantzale ona zen eta itsasontzi bateko kapitaina. Hain zuzen, “Txuriko eta Ebaristo” itsasontzikoa.





(Klikatu hemen ipuin osoa irakurri nahi baduzu)

2008/04/24

Zorionak denoi!

Atzo ahaztu ezineko hitzordua izan genuen herriko Kultur Etxean. Aurtengo Ipuin eta Bertso Lehiaketari amaiera emateko, irabazleen sari banaketa ospatzen zen eta, horregatik, bertan izan ginen lehen mailako ikasleok, beste mailetako delegatuekin eta Iurretako LH Institutuko zenbait ikaslerekin batera, gure lagun idazleei txalo zaparrada eskeintzeko asmoz.


Delegatuak diplomak jasotzen
Ekitaldiaren hasieran, Kristina Mardarasen eta Alkatearen agurrak izan genituen. Biek eskertu zuten parte hartzaile guztien lana eta aurtengo bertso eta ipuinen kalitatean azpimarratu zuten. Agurren ostean, delegatuek parte hartu izan dugun guztiontzako diplomak jaso zituzten eta, ondoren, alkateak, hiru zinegotzik lagunduta, sariak banatu zizkieten DBHko eta Batxilergoko irabazleei eta helduen kategoriakoei.




Lehen zikloko sarituak: Leire, Gaëlle, Asier, Ane eta Sofia

Bigarren zikloko sarituak: Oihane, Garazi B., Bidane, Oiane, Garazi A. eta Olatz.

Zorionak, beraz, parte-hartzaile eta saritu guztiei, bide horretan segi.

Adi egon, aurrerago izango baituzue haien berri eta euren lanez gozatzeko aukera!

ZAFIRO HARRIA
Gaëlle Rocher


1.Pasartea


Egun polit bat zen, ni jolastera joan nintzen. Asko gustatzen zait miatzea eta ez naizenez oso altua leku guztietatik sartzen naiz. Begi marroiak ditut eta ilea ere. Asko gustatzen zait aitonarekin egotea eta jolastea.


Aitona zahar-zaharra da eta oso jatorra. Etxean gazta eta esnea prestatzen ditu. Gure auntzak zaintzen ditu eta beti dago mendian. Beno gauza da, zulo bat ikusi nuela urrutian eta hurbildu egin nintzen, kobazulo bat zen, kobazulo handia.

(Klikatu hemen ipuin osoa irakurtzeko)

2008/04/18

3- CAPÍTULOS DEL 15 AL 30 (pág. 82 a la 154)

a) ¿Qué pasará ese día tan caluroso que hace cuando van a El Borde y cogen una barca para dar una vuelta y bañarse?
b) Maura se cree la campeona mundial de los patosos ¿qué le ocurrirá? ¿con quién se encontrará? ¿verá fon fin al monstruo? ¿qué sentimiento experimentará?
c) Llegando a casa se encuentran con una maldita fiesta, ¿por qué dirá eso Maura? ¿quién es Silvia Solís? ¿qué hace en la isla?
d) Aparece otro personaje Shandaniel ¿será uno de los amigos de Silvia Solís? ¿qué hará Maura? ¿ a quién pedirá ayuda primero? ¿después?
e) Al delfín lo llaman Enrique y a uno de los tiburones Tomás, ¿por qué?
f) Maura supo que hizo bien en confiar en Esteban, ¿por qué? ¿cómo lo lograrán?
g) ¿El padre de Maura sospechará lo que están tramando los jóvenes? ¿cómo los ayudará?
h) El padre de Maura le cuenta una historia de delfines y tiburones, ¿sabes de qué se trata?
i) ¿Dónde lograrán llevar a Shandaniel? ¿quién los ayudará?
j) ¿Qué será eso de Cuéntamelo de nuevo?

childlink

2008/04/11

kaixo lagunak

Berandu baina azkenean hemen nago .
Emendik aurrera askotan izango duzue nire berri.
Bates ere futbolaz hitz egingo dugu

aitor

APA !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


Kaixo

Ni Joseba naiz, 1993 jaio nintzen DBH-ko ikaslea naiz, formula 1 gustoko dut,carrera guztiak ikusten ditut, eta nire gustokoa alonso da,futbola ere gustetan zait baina ez dut praktikatzen.

Joseba

2- "CUÉNTAMELO DE NUEVO" CAPÍTULOS DEL 8 AL 14 (pág. 43 a la 81)

a) Aparece otro chico, Esteban, ¿Será importante para ella? ¿Quién será?
b) Era sábado, 11 de agosto, llegaba Marcela y era su cumpleaños. ¿Por qué son buena amigas? ¿Qué pasará entre Marcela y el padre de Maura con un móvil? ¿Será especial el día de su cumpleaños?
c) Aparece otro personaje, Enrique, ¿Será el chico que le gusta a Maura o será un animal?
d) Maura y Marcela van a El Borde y Marcela se “lo come de un bocado”, ¿qué será eso tan exquisito?

AUTOBUS ESKOLARRA

2008/04/06

APA!!!!!


Kaixo lagunok berandu baina azkenean blogean sartzea lortu dut hori bai argazki gabe. Baina kontu honek alde batera utzita nire proposamena bota nahi dizuet.
Nire ustez joko eta argazkien biltegi edo karpeta batek asko hobetuko zuen blog-a.Proposamen hau aurrera eramatekotan.

Xabier.

2008/04/05

Euskararen etxean


Atzo egun polita izan genuen lehen mailakook: Bilbora joan ginen Euskararen Etxea bisitatzera.
Han zer ikasi asko zegoen euskararen iraganaz, orainaz eta geroaz eta pare bat ordu gustura pasatzeko aukera izan genuen. Berriz ere gurean garenean, bertan entzundakoaz eta ikusitakoaz gogoeta txiki bat egin beharko dugu.



Txangoa aprobetxatuz, kulturaz blaitzeaz gain, turismo apur bat ere egin ahal izan genuen eta erreka inguruko Bilbo berria hobeto ezagutu.



Beno, hitz egingo dugu txangoaz. Bitartean, bertan ikasitako ZerNola web-gunearen helbidea gogoan izan eta ateratako argazkiekin barre batzuk egin.

2008/04/03

Kutsidazu bidea Ixabel.


Juan Martin Bilboko ikasle bat da.Berak ez daki euskaraz hitzegiten eta euskera ikasi shsl izateko baserri batera joatea pentsatzen du.Baserria dagoen herri txiki horretan lagun asko egingo dituegingo ditu eta maitemindu ere egingo da.Bertan abentura asko izango ditu baina gehienak amodiozkoak, hala ere...gauza asko egin beharko ditu bere maitea lortzeko.

apa!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


Ni Iria naiz 13 urte ditut eta hau nire lehengo Bloga da.Niri futbola izugarri gustatzen zait eta musika entzutea.Nire asignaturarik gogokoena natura da, ematen ari garen gaian oso gustura nagoelako, animaliak eta landareak.Ingleseko akademia batera joaten naiz eta txistura ere.
agur!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

2008/04/02

OIER


Kaixo lagunak


Berandu baina hemen dago oier. Emendik aurrera askotan irakurriko dituzue nire berriak. Batez ere futbolas hitz egingo dut.

2008/04/01

Etiketak, mesedez!



Etiketak zer diren? Benetan ez dakizu?

Begira blogaren eskuinaldeko zutabean. Hantxe daude etiketak ondo zerrendaturik. Hiru multzotan banatuta daude. Lehenengoan egileak agertzen dira –Igor, Sara, Janire, Jose…–, bigarrenean, euskarako gaiak –laburpen tentatzailea…­–, eta hirugarrenean, gaztelaniakoak –libros…–.


Hona galdera: non klikatu beharko zenuke Maitaneren idatzi guztiak agertzea nahiko bazenu? Eta laburpen tentatzaile guztiak ikusteko? Horixe! Asmatu duzu! Orain badakizu zertarako balio duten etiketek.





Bigarren irudian beste adibide bat duzu. Unaik, bere lan bat zuzentzeko asmoz blogean sartu denean, guztion sarrerak eduki ditu begi bistan. Berak bere lanak bakarrik ikusi nahi ditu, zuzendu nahi duena errazago topatzeko. Horretarako, ezkerreko zutabean bere etiketan klikatu du. Klikatu ostean, irudian ikusten denez, bere hiru lanak bakarrik daude agerian:

Eta zelan egin gure lanetan etiketak jartzeko? Begiratu azken irudiei.



Lana amaitutakoan, "dena erakutsi" –mostrar todo– sakatu behar dugu lana gorde aurretik.

Gero, behean agertzen den zerrendan aukeratuz, egilearen eta gaiaren etiketak klikatu behar ditugu. Adibidez: 03-Mikel, 23-Laburpen tentatzailea. Gureak ez baleude, zuzenean idatzi beharko genituzke.
Hori egindakoan, gure lana gorde dezakegu.
Beraz, hurrengoan badakizu:
Etiketak, mesedez!





2008/03/30

Matilda


Liburuaren izenburua: Matilda
Idazlea: Roald Dahl
Argitaletxea: Alfaguara
Saila: Haur gazte saila

Laburpen Tentatzailea:

Matilda haur argi bat da eta bere bost urteekin bakarrik, hainbat idazle famaturen liburu eta nobela irakurri ditu. Baina bere gurasoaek ez dute horrela pentsatzen: neskatila naskagarri eta aspergarri bat dela uste dute.Gorroto diote.
Matilda eskolara hasten denean lagunak egiten ditu eta bere andereñoa aho zabalik izten du irakurtzen dakielako.
Baina andereño Trunchbullek ez du sinestu nahi eta behar duen guztia egingo du Matilda albotik kentzeko. Enteratuko dira gurasoak haien umea oso argia dela?Zein istilutan sartuko da Matilda?

Iritzia:

Oso barregarria iruditu zait. Alde batetik pertsonak deskribatzeko era. Bestetik liburuan kontatzen diren ekintzak. Idazkera erraza ere du.Ez diot alde negatiborik aurkitu. Entretenigarria iruditu zait eta gure adinekoei gomendatuko nieke.

Gutun harrigarri bat.


Fitxa

Liburuaren izenburua: Gutun harrigarri bat.

Idazlea: Patxi Zubizarreta.

Argitaletzea: Elkarlanean. Saila: Miru.


Laburpena

Patxi Zubizarretaren liburu honetan, gizon bateri gutun bat bidali diote, gutun harrigarri bat. Baina gutuna arabiarrez idatzita dago, eta bere herriko batek diruaren truke gutuna itzultzen dio. Gutuna idazten zuen pertsonak Reda zen, bere aspaldiko laguna Afrikan bizitzen zena. Zergatik egingo zen Rodaren laguna? Zergatik da harrigarria?.


Iritzia

Liburu honetatik gehien gustatu zaidana Redak idazten dion ipuina da. Baita ere, aitak protagonistari kontatzen dion istorioa oso interesgarria iruditu zait. Hala eta guztiz ere, erdiko zatian asko nahastu egin naiz.
Ondorioz, liburuan agertzen den istorioa zoragarria da, eta istorioa idazten duenak oso ondo eta gogoarekin kontatzen du.

"Arreba izutu"operazioa


FITXA

Izenburua:"Arreba izutu" operazioa Idazlea:Tomas Brezina

Argitaletxea:DDB Saila:Ipotxak eta erraldoiak


"Arreba izutu"operazioa


Max Muller10 urteko mutikoa da. Bere gurasoekin eta arrebarekin bizi da.

Max egun baten feriara joan da bere lagun mustroak bizitatzera. Bertan ikusi oso kondizio txarrean daudela eta etxera joan da konpontzaile bati deitzera. Etxera joan baino arinago bere "bulegotik" pasatu da. Mexek bertan mustroen konpainia du eta ikusi du dei bat duela. Theo talondegi da munduko mutilik aberatsena eta mustrorik beldurgarriena nahi du.

Maxek etxean oso bronka handia izan du kristalezko mahai bat apurtzeagatik eta bere gelan zigortu dute. Max aspertuta dago bere gelan baina bat -batean bere lagun mustroetako bat ikusi du. Mustroak oso ondo imitatzen dio eta apur batean gelditzeko eskatzen dio Maxek. Zertarako nahi zuen Maxek mustroa gelditzea?Zertarako nahi zuen theo talondegik mustroak?Arrapatuko al zituzten mustroak?



IRITZIA


Liburu honetatik gehien gustatu zaidana hau da:alde batetik nola kontatuta dagoen eta bestetik nolako amaiera duen. Liburu hau asko gustatu zait eta alde negatiboren bat esatekotan luzeegia iruditu zaidala esango nuke.

Laburbilduz, oso ipuin polita izan da eta oso erraza irakurtzeko asko engantzatzen diolako irakurleari.

2008/03/29


Manolito gaixoa


Fitxa:


Izenburua: Manolito gaixoa
Idazlea: Elvira Lindo
Argitaletxea: Alfaguara / Zubia

Laburpen tentatzailea:

Bazen behin Manolito izeneko mutil bat. Karabantxelen bizi da, Alton konkretuki. Bertan denak dira esagunak. Bere familian bost pertsona dira:
Ergela (anaia txikia), aitona (bere salbatzailea eta lagun onena), ama, aita eta bera. Oso mutiko arraroa da, oso nota txarrak ateratzen ditu eta bere ezizena, Manolito laubegi da (betaurrekoak dituelako). Bere lagunak: Yhad (arro eta borrokalariena), Belarri handi ( Manolitoren lagun doilor traidorea) eta Susana.Nota txarrez gain arazo asko ditu lagunekin eta kristonak egiten ditu Karabantxelen. Akatz mortalak, ergelari dena izorratu...

Iritzia :

Liburu onekin barre mordoa egin dut, alde batetik komikoki idatzia dagoelako eta bestetik inoiz bururatu ez zitzaizkidan trastakeriak eta hankasartzeak egiten dituelako.
Hala ere 145 orrialde edukita gauza aspergarriak ere baditu. Nahiz eta oso gutxi.
Beraz, hau uste dut: Liburua zoragarria da, leku guztietan dagoelako umorea.


Unai

2008/03/19


Azken gurasoak

Fitxa:
Liburuaren izenburua:Azken gurasoak
Idazlea:Aitor Arana
Argitaletxea:SM Saila:Baporea

Laburpen tentatzailea:
Jendeak izarren hautsa jauzi zela esaten zuten.Mundu osoa izoztu egin zen.Pertsonek gordeleku on bat aurkiru behar zuten.Bi familia kobazulo batean bizi dira.Familia bakoitzak ume bat du:Asisko eta Mirari.Xakean asko jolasten dute.Egun bat heldu eta Patxi eta Joseba, bi aitak, hirira jeitsi dira.Xurrumurru batzuk entzun dituzte.Gero kobazulora igo eta kontatu dute entzundakoa.
Egun batean Joseba hil egin da.Ume biak, Asisko eta Mirari handiak egin dira.Joseba hil eta gero guraso guztiak hil egin dira.Mirari eta asisko hirira bajatu dira, bi aitak ekarri zuten xurrumurru hori topatzera.Xurrumurrua da, jauregi batera joan behar direla eta ordenagailu baten kode bat sartu behar dutela.

Bi gazteak ofizina batera heldu dira eta han ordenagailu gela batera sartu dira.Mirari haurdun dago.Gizon bat entzun dute eta ordenagailu mahai baten azpian sartu dira.Gizonak ilegorria du.Ilegorriak harrapatu egin ditu.Zer egingo die? Zer gertatuko da Mirari eta Asiskoren umearekin? Nor izango da mutila?

Iritzia:
Liburu honetako historioan ekintza guztiak lotuta daude eta gogoa ematen dizu irakurtzen jarraitzekoeta gainera historioa oso polita da.Hala ere alderdi negatiboak ere izan ditu apurbat hasieran apurbat liatzen du, baina gero ondo jarraitzen da.

Laburbilduz, liburua asko gustatu zait, engantxatu naizelako eta abentura diferenteak oso interesgarriak izan direlako.




2008/03/18

Zazpi pirata baltsa batean


F itxa:
Liburuaren izenburua:
Zazpi pirata baltza batean
Idazlea:Paco Aristi
Argitaletxea:Elkar
Saila:Auskalo
Iritzia:Liburu hau oso interesgarria da, nahiko erreza irakurtzeko ere. horregatik aukeratu nuen. Nahiko barregarria da gauza arraroak egiten dituzte eta.

Ez zaidana gustatu, hau izan da: amaiera txarra izan duela eta oso liburu laburra izan dela . Ni beste amaiera emango nioke idazlea izango banintz

Laburbilduz , hau da nire iritzia:
Liburu hau asko gustatu zait, misterioskoa eta barregarria delako.



LABURPEN TENTATZAILEA

Grixkola, Xingelia,Jozi,Fofo,Tosto eta Kañon udako oporrak batera pasatzen joango dira. Piratak bezala etxetik alde egingo dute, eta baltsa batean beste herri batzuk ezagutzen joango dira.

Landa batean geldituko dira lo egiten, eta han txabola batera sartuko dira. Ez dute ezer ikusiko eta paudoak entzungo dituzte. Nor izango da handik dabilena? Gurasoak oso keskatutak egongo dira eta euren bila urtengo dira. Umeak aurkituko dituzte? Zer pasatu da landara bajatu baino lehen? Etxera bueltatuko dira? Denak bizirik?


SARA GRANDE





Bele beltz


Fitxa:

Liburuaren izenburua:Bele-beltz pirata

Idazlea:Eurric Larreula

Argitaletxea:Paper txoria Saila:Ibaizabal


Laburpen tentatzailea:

Jaques Lagarden gazteari bere aitak bibolin bat oparitu dio.Aitak mezu bat bidali dio, ea handitan pirata nahi duen izan aitita bezala. Jaquesek baietz esaten du, eta Bele-beltz pirata izango dela. Urte batzuk pasata, gaztea uharte batera heltzen da itsasotzi eta piratekin. Bertan hiri bat dago eta Bele-beltz eta bere laguna, Arraingibel, hara joaten dira. Hirian gobernadoreak festa bat egiten du. Orduan gauean dotore jantzi eta bertara sartzea erabakitzen du Jaquesek.

Zer gertatuko zaio festan?


Iritzia:

Liburu honetatik gehien gustatu zaidana amaiera da, abentura asko daudelako bertan, baina, hala ere asko gustatu zait protagonista, ez delako ergela.
Dena den pertsonai asko egon dira nire ustez.
Laburbilduz, hau da nire iritzia:
Liburu oso ona iruditu zait, abenturak daudelako.

Egilea:IRUNE GARITAONANDIA. ETXEBARRIA.



Dorretxe zahareko misterioa

FITXA:
Liburuaren izenburua: DORRETXE ZAHARREKO MISTERIOA
Idazlea: Fernando Morillo
Argitaletxea: Ibaizabal
Saila: Ekin
Iritzia: liburu hau,alde batetik,interesarria eta misteriotsua da, bestetik ,berriz, amodiozkoa. Gustatu ez zaidana, deskripzio asko egiten dituela izan da eta gauza batzuk nahiko aspergarri kontatzen dituela. Ni idazlea izango banintz, beste amaiera bat emango nioke.

Laburbilduz,asko gustatzen zait, misteriotsua delako, eta ez zaidana gustatu amaiera izan da.

LABURPEN TENTATZAILEA
Andonik eta bere koadrilak San Joan sua egingo dute. Herriko San Joan su handiena egin nahi dute.Ez dituzte erretzeko gauza asko eta erabakitzen dute abandonaturiko dorretxe zahar batera joatea, uste dutelakohan altzairuak eta ... egongo direla. Dorretxean sartuko dira? Zer gertatuko da? Intzak lagun berri bat ekartzen du, eta horrek ez du hitz egiten. Zergatik ez du hitz egingo? Andoni neskaz maiteminduko al da? Eta ... herriko San Joan su handiena egingo dute?

GAELLE ROCHER

2008/03/14

Coca cola erdiaroan



Fitxa:
Liburuaren izenburua:coca-cola erdiaroan.
idazlea:Migel Angel
Argitaletzea:Ekin
Saila:Ibaizabal

Laburpen tentatzailea:
Baziren bi mutiko lagun onak zirela eta halako egun baten kobazulo batera joatea erabaki zuten.
Kobazulora sartu baino lehen mottzilan begiratu zuten eha dana daramaten ( lintena,soka...)
orduan sartu ziren egin ziren, kobazuloan dan ilun zegoen eta linternekin ormetara begiratzen zuten, halako batean Mikelek eskuinera begiratu eta bide estu bat ikusi zuen, aurrera jarraitu eta Aitorreri deitu zion, Aitor bere linterna artu eta aurrerantz jarraitu zuen.
Bat batean Aitor irriztatu eta parke batera erori egin zen, eta belarraren gainean etxunda geratu zen, ortik minutu batzuetara mikel esate zuen, bain mendiak ohiuak moztu egiten zuten...

Iritzia:
Liburu onetatik gehien guztatu zaidana asko engantzatzen duela. Hala ere atal batzuk luzeagoak dira beste batzuk baino.
laburbilduz hau da nire iritzia: liburua oso polita da

kaixolaguna


Ni maitane Gallastegi naiz 13urte ditut eta otsailaren 1ean egiten ditut urteak.

Nire animalirik gustukuena txakurra da, kolorea gorria.

Blogean bertsoak, ipuinak, txisteak sartzea guztatuko litzaidake, zuk bialdutako gauzak blogean sartzeko asko kostatu zait.

bueno agur jose.

Maitane

2008/03/11

1- CAPÍTULOS DEL 1 AL 7 (pág. 7 a la 42)

a) Maura monta en el velero Ariel, ¿logrará terminar la travesía?
b) ¿Qué ve en dos ocasiones?¿Por qué lo buscan, quién lo busca?
c) Maura intenta ayudarlo, ¿lo conseguirá?
d) Las vacaciones con su padre son especiales, ¿en qué son especiales, a qué se dedica su padre?
e) Se acuerda de Marcela, ¿Quién es?
f) Llegan a la isla Risco de la Alas, ¿cómo es y dónde está?
g) En la isla hay ornitólogos, ¿quiénes son, qué hacen allí?
h) Conoce a Daniel,¿ será importante para ella?

2008/03/06

IEPA!!!


Kaixo ni Mikel naiz hamabi urte ditut eta Durangon bizi naiz.Juan Orobiogoitia ikastetzean ikasten dut.Obrak egiten ari direnez beti goizeko zortzi terditan esnatu behar izaten gara.
Nire saletasunak kirolak dira. Ez zait bat ere gustatzen museoetara joatea aspertu egiten naizelako. Asteburuetan mendira edo hondartzara joatea gustatzen zait.

Deskripzioa

APA!!! Ni Janire naiz 12 urte ditut .Altua naiz ,ilea marroi argia dut eta begiak berdeak.Juan Orobiogoitiako istitutoan ikasten dut . Kirola egitea gustatzen zait ,animaliak ere eta gehiena lagunekin egotea. Futbola eta txirrindularitza praktikatzen dut. zaldibarren bizi naiz .

Kaixo!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

kaixo, Sofia dut izena eta 12 urte ditut. Urriaren seian egiten ditut urteak. Juantsun nabil eta obretan dago eta horregatik arratzaldez libre daukat.Gelan hamasei pertsona gara eta ni hamahirugarrena. Nire kolorerik gogokoenak berdea eta naranja dira eta txakurrak maite ditut. Denagatik barre egitan dudala esanten didate eta egia da. Edozein kantu geratzen zait buruan eta ezin izaten dut kendu baina inglesez daudenak ez. Beste bat arte.

Apa ni Janire Tabliega naiz ,12 urte ditut.altua naiz ,ilea marroi argia eta begiak berdeak ditut.Juan orobiogoitiako istitutoan ikasten dut,bertan lagun asko egin ditut , denak oso majuak.Kirola asko gustatzen zait.Futbola eta txirrindularitza praktikatzen dut. Animaliak maite ditut

.!!!!!!!

2008/03/05

apa aspaldiko


Kaixo!
Ni Ander naiz, 12urte ditut.Ile horia eta begi berdeak dauzkat.
Mallabian bizi naiz, nire arreba Anerekin.
Kalean jolastea gustatzen zait eta lagun asko ditut. Nire kolorerik gusto-
koena urdina da, eta janari gogokoena arrosa tomaterekin da.

2008/03/03

Gaelle naiz


Apa ni Gaelle naiz, hamabi urte ditut eta Zaldibarren bizi naiz. Begi eta ile marroiak ditut eta bajua naiz. Asko gustatzen zait saskibaloira jolastea eta lagunakin egotea.
Asko gustatu zait blogaren proposamena.
Beno, hau da nire aurkezpena. Ondo pasa eta ondo ibili.

Kaixo, Ni Igor Etxebarria naiz, 12 urte ditut eta Juan Orobiogoitia eskolan nago.Zaldibarren bizi naiz.

Nik denbora pasatzeko egiten dudana hau da: Futbolera jolasten dut , lagunekin jolasten dut , bizikletrekin ibiltzen naiz , frontenisera jolasten dut…

Lo egitea gustatzen zait eta domeka da lo gehien egiten doten eguna.

Laguinekin zapatu eta domekan ibiltzen naiz gehien, eskola egunetan etxerako lanak daude eta.

AUPA !!!!!!!!!



Kaixo, ni unai agorria naiz eta euskal herriko herri txiki baten bizi naiz (Durangon). 12 urte ditut eta juan orobiogoitia ikastetxean ikasten dut. Kirola egitea asko gustatzen zait, batez-ere futbola. bertsoak egitea ere gustatzen zait ,Iurretako bertsoeskolan nago eta.

Nire ustez, blog hau oso ondo dago gehienbat denok har dezakegulako parte.baina nik uste dut faio bat duela, izena. Prestaketan.blogspot deitu beharrean logikoagoa iruditzen zait Etxegorrikoak.blogspot deitzea. Etxe gorrian aritzen garelako ikasten.