
Azeria
Azeria, maltzurkeria eta zuhurtasuna uztartzen dituen ugaztun haragijalea da.
Animalia honek burua luzexka, mutur zorrotza eta belarri handi eta triangularrak ditu.42 hortz eta 4 letagin luze eta zorrotzak ditu.Beraren tamaina ertaina da, 4-8kg inguru ditu.Ugaztun honen azalaren kolorea gorri horixka da.Hankak sendoak ditu eta behekaldea beltza da.Isatsaren luzera 25cm eta 50cm-ko bitartekoa izan daiteke eta punta, normalean zuria izaten da.
Azeria Iberiar penintsula osoan banatuta dago.Euskal Herri osoan zehar ere badago, Bardeetatik iratiko oihaneraino, Pirinioetako gailur altuenetatik Bilbo Handiko zabortegietaraino topa genezake, hau da, Euskal Herri osoan topa daiteke azeria.Normalean basoetan bizi da, baina badaude eskualde zabaletan bizi direnak ere.
Batzuetan tundra eta belardietan ere egoten dira.Animalia honek nahiago dituen tokiak landare dibertsitate altuko tokiak dira.
Azeria animalia haragijalea da, baina denetarik jaten du: untxiak, fruituak, hegaztien arrrautzak, hegazti kumeak, erbiak, zizareak eta beste gauza asko.Haragijale hau oso harrapakari ona da eta bere zentzumenak oso ondo erabiltzen ditu.Normalean gauean ehizatzen du.Animali honek lortzen duen janaria gordelekuan erreserban izaten du.Azeria batzuetan zabortegietan ere egoten da, eta han lortzen du janaria.
Euskal Herrian haragijale honek urtarriletik otsailera izaten ditu azerikumeak.
Haurdunaldiak 50 egunekoak izaten dira gutxigorabehera.Kumaldi batean, gehienez
13 azerikume izaten dira.Emea ahurdun dagoenean, bikoteka bizi dira eta azeri arrak azeri emeari lagundu egiten dio.Kumeak, amak zaintzen ditu, beraren rola da.Urtean kumealdi bat izaten du.
Azerikumeak laupabost asterainoko egoten dira gurasoekin.Jaiotzen direnean ez dute ezer ikusten, itsu jaiotzen dira eta hamalau egun izan eta gero ikusten hasten dira.Lehenengo astean 1kg izaten dute eta 5 asterekin 3kg baino gehiago.9 edo10n aste dituztenean azeri helduak egiten dira.
Azeria guretzat alde onak eta alde txarrak ditu.Lehen esan dugun bezala karraskariak, untxiak… jaten ditu, baina janari hori amaitu egiten denean baserrietara hurbiltzen da eta oiloak eta untxiak harrapatzen ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario