Atzo egun polita izan genuen lehen mailakook: Bilbora joan ginen Euskararen Etxea bisitatzera.
Han zer ikasi asko zegoen euskararen iraganaz, orainaz eta geroaz eta pare bat ordu gustura pasatzeko aukera izan genuen. Berriz ere gurean garenean, bertan entzundakoaz eta ikusitakoaz gogoeta txiki bat egin beharko dugu.
Beno, hitz egingo dugu txangoaz. Bitartean, bertan ikasitako ZerNola web-gunearen helbidea gogoan izan eta ateratako argazkiekin barre batzuk egin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario