2008/03/30

Gutun harrigarri bat.


Fitxa

Liburuaren izenburua: Gutun harrigarri bat.

Idazlea: Patxi Zubizarreta.

Argitaletzea: Elkarlanean. Saila: Miru.


Laburpena

Patxi Zubizarretaren liburu honetan, gizon bateri gutun bat bidali diote, gutun harrigarri bat. Baina gutuna arabiarrez idatzita dago, eta bere herriko batek diruaren truke gutuna itzultzen dio. Gutuna idazten zuen pertsonak Reda zen, bere aspaldiko laguna Afrikan bizitzen zena. Zergatik egingo zen Rodaren laguna? Zergatik da harrigarria?.


Iritzia

Liburu honetatik gehien gustatu zaidana Redak idazten dion ipuina da. Baita ere, aitak protagonistari kontatzen dion istorioa oso interesgarria iruditu zait. Hala eta guztiz ere, erdiko zatian asko nahastu egin naiz.
Ondorioz, liburuan agertzen den istorioa zoragarria da, eta istorioa idazten duenak oso ondo eta gogoarekin kontatzen du.

No hay comentarios: