Atzo ahaztu ezineko hitzordua izan genuen herriko Kultur Etxean. Aurtengo Ipuin eta Bertso Lehiaketari amaiera emateko, irabazleen sari banaketa ospatzen zen eta, horregatik, bertan izan ginen lehen mailako ikasleok, beste mailetako delegatuekin eta Iurretako LH Institutuko zenbait ikaslerekin batera, gure lagun idazleei txalo zaparrada eskeintzeko asmoz.

Delegatuak diplomak jasotzen
Ekitaldiaren hasieran, Kristina Mardarasen eta Alkatearen agurrak izan genituen. Biek eskertu zuten parte hartzaile guztien lana eta aurtengo bertso eta ipuinen kalitatean azpimarratu zuten. Agurren ostean, delegatuek parte hartu izan dugun guztiontzako diplomak jaso zituzten eta, ondoren, alkateak, hiru zinegotzik lagunduta, sariak banatu zizkieten DBHko eta Batxilergoko irabazleei eta helduen kategoriakoei.
Lehen zikloko sarituak: Leire, Gaëlle, Asier, Ane eta Sofia
Bigarren zikloko sarituak: Oihane, Garazi B., Bidane, Oiane, Garazi A. eta Olatz.
Zorionak, beraz, parte-hartzaile eta saritu guztiei, bide horretan segi.
Adi egon, aurrerago izango baituzue haien berri eta euren lanez gozatzeko aukera!
No hay comentarios:
Publicar un comentario