2008/04/01

Etiketak, mesedez!



Etiketak zer diren? Benetan ez dakizu?

Begira blogaren eskuinaldeko zutabean. Hantxe daude etiketak ondo zerrendaturik. Hiru multzotan banatuta daude. Lehenengoan egileak agertzen dira –Igor, Sara, Janire, Jose…–, bigarrenean, euskarako gaiak –laburpen tentatzailea…­–, eta hirugarrenean, gaztelaniakoak –libros…–.


Hona galdera: non klikatu beharko zenuke Maitaneren idatzi guztiak agertzea nahiko bazenu? Eta laburpen tentatzaile guztiak ikusteko? Horixe! Asmatu duzu! Orain badakizu zertarako balio duten etiketek.





Bigarren irudian beste adibide bat duzu. Unaik, bere lan bat zuzentzeko asmoz blogean sartu denean, guztion sarrerak eduki ditu begi bistan. Berak bere lanak bakarrik ikusi nahi ditu, zuzendu nahi duena errazago topatzeko. Horretarako, ezkerreko zutabean bere etiketan klikatu du. Klikatu ostean, irudian ikusten denez, bere hiru lanak bakarrik daude agerian:

Eta zelan egin gure lanetan etiketak jartzeko? Begiratu azken irudiei.



Lana amaitutakoan, "dena erakutsi" –mostrar todo– sakatu behar dugu lana gorde aurretik.

Gero, behean agertzen den zerrendan aukeratuz, egilearen eta gaiaren etiketak klikatu behar ditugu. Adibidez: 03-Mikel, 23-Laburpen tentatzailea. Gureak ez baleude, zuzenean idatzi beharko genituzke.
Hori egindakoan, gure lana gorde dezakegu.
Beraz, hurrengoan badakizu:
Etiketak, mesedez!





1 comentario:

Irune dijo...

Irakurri dut Jose.
Agur!!