2008/06/09

URTXINTXA!!!


URTXINTXA
Urtxintxa zuhaitzetan bizi den eta iletza gorrixka duen esziuridoen familiako ugaztun karraskaria da.
Bere isatsa luzea, berezia eta iletsua da. Belarri
muturretan ile xerlo deigarriak ditu. Ilea gorrixka du buruan eta dortsalean eta sabelean, aldiz, zuriska.
Ia baso mota guztietan bizi daiteke, baina, pagadi,amezti, harizti eta erkameztiak nahiago ditu.
Bere elikagai nagusiak hazi eta fruituak dira: gaztainak, ezkurrak, pinu-haziak eta hainbat sastraka(zuhaitz txikiak).
Animalia hauek 30-35 eguneko ernaldiaren ondoren, lau- zazpi kume txiki munduratzen dituzte.
Txikiak direnean, hau da, begiak itxita dituztenean amaren esnearekin elikatzen dira. Euren kabietan bizi dira sei edo zazpi aste izan arte. Helduak egiten direnean prest daude kabietatik ateratzeko eta kanpoan dagoen mundua esploratzeko.
Karraskari hauek eragiten duten kalte bakarra hau da: hodi eta teilatuetan zikinkeria utzi eta zuloak egiten dituztela.
GAELLE ROCHER

No hay comentarios: