2008/04/26

HOSTOAK ORBEL BIHURTZEN DIRENEAN
Bidane Petralanda



I
Udazkeneko haize epelak aspaldi joanak ziren biluzteko zain zeuden zuhaitz gehiagoren bila. Egunak gero eta laburragoak ziren, eta kalean jada ez zen aurreko asteetako umore eta bizipozik aurkitzen. Zegoen jende bakarra aterkipean kuzkurtzen zen, txamarra lodiak gogor estutuz eta bufandak haizearen kontra babestuz. Aurpegi tristeak nagusitzen ziren; betiko eginbeharretara etsituta zihoazen pertsona xumeak, oraindik hain urruti zegoen udaberriaren zain zeudenak. Haurrek Olentzeroren oparietan pentsatzen pasatzen zuten eguna, oraindik Gabonetarako hilabete eta erdi baino gehiago falta bazen ere. Ikasleak ere azterketa garaian zeuden; urte sasoi hau ez zutela gustuko lo aurpegietan antzematen zitzaien.

Azaro erdialdean gaixotu zen gure ama, hasieran garrantzia handiegirik eman ez genion arren. Eztulka ematen zuen eguna, zapia momenturo alboan zeukala. Erraz gaixotzen zen, eta horregatik, medikuarengana joan gabe, telebistako iragarkietan hainbestetan azaltzen diren sendagaietako bat hartzeari ekin zion. Apurka-apurka hobetuz zihoala zirudienean, ordea, neguko lehenengo ilargi betearekin batera okerrera egin zuen. Sukarra igo zitzaion eta gero eta makalago sentitzen hasi zen. Bere begi urdin polit horiek katarroak eragindako malko potoloz bustitzen zitzaizkion, bere aurpegia gehiago leunduz eta hotzikarak eraginez. Berak ondo zegoela esaten zigun, ez arduratzeko. Hala ere, beste aste pare bat etxean eman bazuen ere, nire senar Iker, aita eta hirurok ama erietxera eramatea erabaki genuen.

(Nobela osorik irakurri nahi baduzu, egin klik hemen)

No hay comentarios: