Bidaneri elkarrizketa
Kaixo, lagunak, gaur Bidane Petralandarekin bildu gara, elkarrizketa bat egiteko.Bidane DBH-ko 4.mailan dago eta Iurretako ipuin txapelketan 2.zikloko lehenengo postuan geratu da, horregatik egiten diogu elkarrizketa hau.
1.Pozik al zaude?
Bai, noski.Sariren bat irabazterakoan beti pozten zara, eta lehenengo saria izanda are gehiago.Gainera, norbaitek egindako lanagatik zoriontzen zaituenean oso gustura sentitzen sara.
2.Inork lagundu al dizu?
Gaia antolatzerakoan lagundu ninduten; imformazioa jasotzerakoan batik bat.Baina nobela idazterakoan ez nuen laguntzarik izan.Eskolan landu dugu aurten, eta egia esan, liburuko pausu eta gomendioak ondo etorri zaizkit.
3.Nola asmatu zenuen gaia?
Etxean galdetu eta auzoko emakume baten istorioa kontatu zidaten.Hortik abiatuta, gauza dexente aldatu eta nire istorio propioa asmatu nuen.Irudimenarekin jolastutan gauza handiak egin daitezkeela uste dut, eta horretan saiatu naiz.
4.Idazten jarraitzeko asmorik ba al duzu?
Bai,zergatik ez.Gogoko dut idaztea, eta gustura sentitzen naiz boligrafoa eskuetan dudala.Momentuz eskolarako soilik idatzi dut idatzi dudan apurra, baina nork daki egunen batean nire kabuz idazten hasiko naizen.Gustatu gustatuko litzaidake.
5.”Hostoak orbel bihurtzen direnean”.Zergatik izenburu hori?
Egia esan asko kostatu izan zait beti nire ipuinentzako izenburua aukeratzea.Egiten dudan azken gauza izaten da, eta denbora asko ematen dut horretan.Oraingoan ere berdina gertatu zait, azken momentura arte erabaki gabe izan dut izenburua.Pentsatzen hasi eta konturatu nintzen nobelan pare bat aldiz idatzi nuela zuhaitz edota hostoen gaineko zerbait, eta niretzat hain garrantzitsu, liluragarri eta bereziak direnea, izenburua euren omenez jarri nuen.
6.Beste saririk irabazi al duzu?
Lehen esan dudan moduan eskolarako soilik idatzi izan dut orain arte.Hala ere, nire ipuinak Iurretako ipuin lehiaketara aurkeztu izan ditut, eta azken lau urteotan ere saritua izan naiz.
6 galdera egin ondoren amaitu dugu elkarrizketa eta gure ustez ederki erantzun ditu Bidanek gure galderak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario