2008/04/26

AMETS BATEN ATZETIK
Garazi Boveda

USTEKABEKO BIDAIA

Lanean beste egun gogor eta luze bat izan genuen Sylviek eta nik. Biok ginen medikuak Chamonixen (Frantzian) eta han bizi ginen. Egun hartan, nire erreskate-taldea eta ni hiru mendizale erreskatatzeko asmoz irten ginen, baina horietako bat bakarrik aurkitu genuen bizirik. Besteak gauean hil ziren hotzez, hurrengo goizerarte beren lagunak ez baitziren ohartu falta zirenik. Gaixoak! Zer pasatu ote zitzaien azken momentu haietan burutik? Ondoren, Sylviek bizirik ateratakoari ebakuntza egin zion eta belaun paretik hankak eta ukondo paretik besoak moztu behar izan zizkioten. Kasu hark bereziki hunkitu ninduen, eta etxera heldu eta bainu bero-bero bat hartzeko gogoa nuen soilik.

Bizitegi-auzo batean bizi ginen. Egia esan, oso etxe ederra genuen, bi pisutakoa. Egurrezkoa zen, Alpeetan neguan egiten zuen hotz eta elurretik babesteko. Etxebizitzaren inguruan, lorategi zabal bat genuen, eta elurra egiten zuenean, asko gustatzen zitzaigun han umeekin jolastea. Oso auzo lasaia zen, goizaldeko ordu haietan ez zen ezertxo ere entzuten eta farolena zen kaleko argi bakarra. Ate ondoan, egur pilo handi bat zegoen, egongelako tximiniarako.

(Klikatu hemen nobela osorik irakurtzeko)

No hay comentarios: