ERABAKIAK
Oiane Tera
1.kapitulua
15 urterekin lehenengoz maitemindutako zara.
Han hasi zen nire infernua. Bost urte nituenean, nire ama minbiziz hil baino egun batzuk arinago, sukaldeko mahaian geunden biok. Amari nire 15. urtebetetzetik aurrera egingo nuenaren zerrenda bat egitea bururatu zitzaion. Egun batzuk geroago ama hil zen.
Nire 15. urtebetetzerainoko hamar urteetan behin eta berriz irakurtzen nuen amak eta biok idatzitako zerrenda zoragarri hura. Bai, zoragarria iruditzen zitzaidan garai hartan, nahiz eta zerrendaren inguruko guztiarekin bat zetozen gatazkak lehenengo egunetik hasi. Ez naiz ohartuko zerrendako azken pautara heldu arte zerrenda horren benetako helburuaz. Baina hori nire istorioaren amaieran gertatzen da, gutxienez nire bizitako zati baten amaiera markatuko du . Orain kontatuko dizuedana nire bizitako 10 urte kontatuko ditut 15 urtetik 28 urtetara…
(Nobela osoa irakurri nahi baduzu, egin klik hemen)
2008/04/26
AMETS BATEN ATZETIK
Garazi Boveda
USTEKABEKO BIDAIA
Lanean beste egun gogor eta luze bat izan genuen Sylviek eta nik. Biok ginen medikuak Chamonixen (Frantzian) eta han bizi ginen. Egun hartan, nire erreskate-taldea eta ni hiru mendizale erreskatatzeko asmoz irten ginen, baina horietako bat bakarrik aurkitu genuen bizirik. Besteak gauean hil ziren hotzez, hurrengo goizerarte beren lagunak ez baitziren ohartu falta zirenik. Gaixoak! Zer pasatu ote zitzaien azken momentu haietan burutik? Ondoren, Sylviek bizirik ateratakoari ebakuntza egin zion eta belaun paretik hankak eta ukondo paretik besoak moztu behar izan zizkioten. Kasu hark bereziki hunkitu ninduen, eta etxera heldu eta bainu bero-bero bat hartzeko gogoa nuen soilik.
Bizitegi-auzo batean bizi ginen. Egia esan, oso etxe ederra genuen, bi pisutakoa. Egurrezkoa zen, Alpeetan neguan egiten zuen hotz eta elurretik babesteko. Etxebizitzaren inguruan, lorategi zabal bat genuen, eta elurra egiten zuenean, asko gustatzen zitzaigun han umeekin jolastea. Oso auzo lasaia zen, goizaldeko ordu haietan ez zen ezertxo ere entzuten eta farolena zen kaleko argi bakarra. Ate ondoan, egur pilo handi bat zegoen, egongelako tximiniarako.
(Klikatu hemen nobela osorik irakurtzeko)

2006ko UDA
Garazi Andueza
Jada iritsi da eguna, bai, etxera itzultzeko eguna, hemen, Londresen, hiru hilabete luze pasatu ondoren. Oraindik ere ezin dut sinetsi uda osoa hemen pasatu dudanik, hain laburra egin zait…baina beste alde batetik, nire herrira, Elgoibarrera, iristeko gogoa ere badut, nire lagunak, familia, bertako juergak…ere faltan botatzen baititut. Oraindik ere hona iritsi nintzen eguna atzo izan balitz bezala gogoratzen dut. Egia esan, egun hartan eta aurreko bi hileetan eneukan hona etortzeko batere gogorik,amak derrigortuta etorri bait nintzen, baina azkenean, merezi izan du esperientzia berri hau bizitzeak, inoiz ez baititut ahaztuko londresko kaleak, eraikin ikusgarriak, monumentu ikaragarriak… baina batez ere, hemen, ni egon naizen etxean nirekin egon diren Paolo eta Giséle. Guztia aurkeztu dizuet, lagunak, tokia…baina nire burua aurkeztea ahaztu zait. Ni Leire naiz, 16 urteko gazte Elgoibartarra. Alaia naiz, eta nire lagunen lagun ona. Ez zait batere gustatzen mutilengatik nire lagunekin eztabaidatu eta haserretzea, eta are gutxiago laguna ona bada, benetan ona. Itxura fisikoari dagokionez, nahiko altua ( ez gehiegi), eta argal xamarra naiz (askotan entzun behar izaten ditut honi buruzko komentario ergelak, baina benetan molestatzen naute). Ilea marroia daukat, luze xamarra eta begi berdeak. Beno, jada nire deskribapen honekin aspertzen ariko zara, eta istorioarekin hastea hobe izango dut, oso momentu politak etortzen baitzaizkit burura. Izugarrizko pena daukat barruan, gaur bukatuko baita orain kontatzera noan istorio liluragarria.
(Nobela osorik irakurri nahi baduzu, egin klik hemen)

HOSTOAK ORBEL BIHURTZEN DIRENEAN
Bidane Petralanda
Azaro erdialdean gaixotu zen gure ama, hasieran garrantzia handiegirik eman ez genion arren. Eztulka ematen zuen eguna, zapia momenturo alboan zeukala. Erraz gaixotzen zen, eta horregatik, medikuarengana joan gabe, telebistako iragarkietan hainbestetan azaltzen diren sendagaietako bat hartzeari ekin zion. Apurka-apurka hobetuz zihoala zirudienean, ordea, neguko lehenengo ilargi betearekin batera okerrera egin zuen. Sukarra igo zitzaion eta gero eta makalago sentitzen hasi zen. Bere begi urdin polit horiek katarroak eragindako malko potoloz bustitzen zitzaizkion, bere aurpegia gehiago leunduz eta hotzikarak eraginez. Berak ondo zegoela esaten zigun, ez arduratzeko. Hala ere, beste aste pare bat etxean eman bazuen ere, nire senar Iker, aita eta hirurok ama erietxera eramatea erabaki genuen.
(Nobela osorik irakurri nahi baduzu, egin klik hemen)
Bidane Petralanda
I
Udazkeneko haize epelak aspaldi joanak ziren biluzteko zain zeuden zuhaitz gehiagoren bila. Egunak gero eta laburragoak ziren, eta kalean jada ez zen aurreko asteetako umore eta bizipozik aurkitzen. Zegoen jende bakarra aterkipean kuzkurtzen zen, txamarra lodiak gogor estutuz eta bufandak haizearen kontra babestuz. Aurpegi tristeak nagusitzen ziren; betiko eginbeharretara etsituta zihoazen pertsona xumeak, oraindik hain urruti zegoen udaberriaren zain zeudenak. Haurrek Olentzeroren oparietan pentsatzen pasatzen zuten eguna, oraindik Gabonetarako hilabete eta erdi baino gehiago falta bazen ere. Ikasleak ere azterketa garaian zeuden; urte sasoi hau ez zutela gustuko lo aurpegietan antzematen zitzaien.Azaro erdialdean gaixotu zen gure ama, hasieran garrantzia handiegirik eman ez genion arren. Eztulka ematen zuen eguna, zapia momenturo alboan zeukala. Erraz gaixotzen zen, eta horregatik, medikuarengana joan gabe, telebistako iragarkietan hainbestetan azaltzen diren sendagaietako bat hartzeari ekin zion. Apurka-apurka hobetuz zihoala zirudienean, ordea, neguko lehenengo ilargi betearekin batera okerrera egin zuen. Sukarra igo zitzaion eta gero eta makalago sentitzen hasi zen. Bere begi urdin polit horiek katarroak eragindako malko potoloz bustitzen zitzaizkion, bere aurpegia gehiago leunduz eta hotzikarak eraginez. Berak ondo zegoela esaten zigun, ez arduratzeko. Hala ere, beste aste pare bat etxean eman bazuen ere, nire senar Iker, aita eta hirurok ama erietxera eramatea erabaki genuen.
(Nobela osorik irakurri nahi baduzu, egin klik hemen)
2008/04/25
ANTONEN HISTORIA
Sofia Marcos
Kaixo, nik Anton dut izena eta 110 urte bete ditut gaur, 2008ko urtarrilaren lehen egunean, orain dela 100 urteko historia bat kontatuko dizuet. Oso zaharkituta nago baina burua 40 urte edu-kiko banitu bezala daukat eta denaz oroitzen naiz. Holandan bizi izan naiz betidanik, baina nire gurasoak euskaldunak ziren eta euskara ikasi nuen. Bueno nahasten hasia naiz, gertatu zitzaidan historioa bat kontatuko dizuet, baina erdian hiltzen banaiz ez duzue jakingo zer gertatu zitzaidan, je,je.
“10 urte nituela gertatu zitzaidan, nire gurasoekin bizi nintzen, nire urteak ziren. Amak esaten zidan anai handi bat nuela baina ez zidan esaten non zegoen.Esaten saiatzen zen bakoitzean negarrez hasten zen. Beti esaten zidan txikitan lagun txiki batzuk eduki zituela eta nik ere ezagutu behar nituela, modu bat bakarrik zegoela esaten zidan baina ez zuela gogoratzen. Izan ere, nire amak oso buru txarra zeukan.
(Ipuina osorik irakurri nahi baduzu, egin klik hemen)

ONDASUN MISTERIOTSUAK
Leire Aiartzaguena
Tara uhartean pasatu nuen uda hura osaba Jonen etxe txikian. Etxea hondartza txiki batean eraikia izan zen, nire osabaren eskuekin, emaztea hil zitzaionean. Izeba arkeologoa zen, eta uharte txikietako misterioen edo istorioen berri izan ostean berauek ikertzen zituen, tamalez 1998ko irailaren 15ean heriotzak bisita egin eta berarekin eraman zuen. Tara uhartea, izebak ikertu zuen azken uhartea izan zen eta osabak, bertan geratzea erabaki zuen, beraz 9 urtez bertan bizi izan da. Osaba marinel jaioa da eta hainbat itsaso zeharkatu zituen gaztea zela.
(Ipuina osorik irakurri nahi baduzu, klikatu hemen)

TXURIKO
Asier Uribelarrea
Orain dela urte asko, Bermeon, Txuriko izeneko txakur bat bizi zen. Txuriko, artzain txakur bat zen,zuri kolorekoa. Begiak urdinak zituen, zeruaren kolorekoak eta ilea kirimilatua eta zuria. Txakurra, ausarta zen, edonoren kontra borrokatzeko modukoa eta indartsua. Arrantzan joatea zuen gogoko eta bere jabearen itzala zen.
Bere jabeak, Ebaristo zuen izena eta 55 urte zituen. Itxurak zaharragoa egiten zuen, zituen tximurrekin eta ile zuriarekin. Arrantzale ona zen eta itsasontzi bateko kapitaina. Hain zuzen, “Txuriko eta Ebaristo” itsasontzikoa.
(Klikatu hemen ipuin osoa irakurri nahi baduzu)

2008/04/24
Zorionak denoi!
Atzo ahaztu ezineko hitzordua izan genuen herriko Kultur Etxean. Aurtengo Ipuin eta Bertso Lehiaketari amaiera emateko, irabazleen sari banaketa ospatzen zen eta, horregatik, bertan izan ginen lehen mailako ikasleok, beste mailetako delegatuekin eta Iurretako LH Institutuko zenbait ikaslerekin batera, gure lagun idazleei txalo zaparrada eskeintzeko asmoz.

Delegatuak diplomak jasotzen
Ekitaldiaren hasieran, Kristina Mardarasen eta Alkatearen agurrak izan genituen. Biek eskertu zuten parte hartzaile guztien lana eta aurtengo bertso eta ipuinen kalitatean azpimarratu zuten. Agurren ostean, delegatuek parte hartu izan dugun guztiontzako diplomak jaso zituzten eta, ondoren, alkateak, hiru zinegotzik lagunduta, sariak banatu zizkieten DBHko eta Batxilergoko irabazleei eta helduen kategoriakoei.
Lehen zikloko sarituak: Leire, Gaëlle, Asier, Ane eta Sofia
Bigarren zikloko sarituak: Oihane, Garazi B., Bidane, Oiane, Garazi A. eta Olatz.
Zorionak, beraz, parte-hartzaile eta saritu guztiei, bide horretan segi.
Adi egon, aurrerago izango baituzue haien berri eta euren lanez gozatzeko aukera!
ZAFIRO HARRIA
Gaëlle Rocher
1.Pasartea
Egun polit bat zen, ni jolastera joan nintzen. Asko gustatzen zait miatzea eta ez naizenez oso altua leku guztietatik sartzen naiz. Begi marroiak ditut eta ilea ere. Asko gustatzen zait aitonarekin egotea eta jolastea.
Aitona zahar-zaharra da eta oso jatorra. Etxean gazta eta esnea prestatzen ditu. Gure auntzak zaintzen ditu eta beti dago mendian. Beno gauza da, zulo bat ikusi nuela urrutian eta hurbildu egin nintzen, kobazulo bat zen, kobazulo handia.
(Klikatu hemen ipuin osoa irakurtzeko)

2008/04/18
3- CAPÍTULOS DEL 15 AL 30 (pág. 82 a la 154)
a) ¿Qué pasará ese día tan caluroso que hace cuando van a El Borde y cogen una barca para dar una vuelta y bañarse?
b) Maura se cree la campeona mundial de los patosos ¿qué le ocurrirá? ¿con quién se encontrará? ¿verá fon fin al monstruo? ¿qué sentimiento experimentará?
c) Llegando a casa se encuentran con una maldita fiesta, ¿por qué dirá eso Maura? ¿quién es Silvia Solís? ¿qué hace en la isla?
d) Aparece otro personaje Shandaniel ¿será uno de los amigos de Silvia Solís? ¿qué hará Maura? ¿ a quién pedirá ayuda primero? ¿después?
e) Al delfín lo llaman Enrique y a uno de los tiburones Tomás, ¿por qué?
f) Maura supo que hizo bien en confiar en Esteban, ¿por qué? ¿cómo lo lograrán?
g) ¿El padre de Maura sospechará lo que están tramando los jóvenes? ¿cómo los ayudará?
h) El padre de Maura le cuenta una historia de delfines y tiburones, ¿sabes de qué se trata?
i) ¿Dónde lograrán llevar a Shandaniel? ¿quién los ayudará?
j) ¿Qué será eso de Cuéntamelo de nuevo?

2008/04/11
kaixo lagunak
Berandu baina azkenean hemen nago .
Emendik aurrera askotan izango duzue nire berri.
Bates ere futbolaz hitz egingo dugu
aitor

APA !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
2- "CUÉNTAMELO DE NUEVO" CAPÍTULOS DEL 8 AL 14 (pág. 43 a la 81)
a) Aparece otro chico, Esteban, ¿Será importante para ella? ¿Quién será?
b) Era sábado, 11 de agosto, llegaba Marcela y era su cumpleaños. ¿Por qué son buena amigas? ¿Qué pasará entre Marcela y el padre de Maura con un móvil? ¿Será especial el día de su cumpleaños?
c) Aparece otro personaje, Enrique, ¿Será el chico que le gusta a Maura o será un animal?
d) Maura y Marcela van a El Borde y Marcela se “lo come de un bocado”, ¿qué será eso tan exquisito?

2008/04/06
APA!!!!!
2008/04/05
Euskararen etxean
Atzo egun polita izan genuen lehen mailakook: Bilbora joan ginen Euskararen Etxea bisitatzera.
Han zer ikasi asko zegoen euskararen iraganaz, orainaz eta geroaz eta pare bat ordu gustura pasatzeko aukera izan genuen. Berriz ere gurean garenean, bertan entzundakoaz eta ikusitakoaz gogoeta txiki bat egin beharko dugu.
Beno, hitz egingo dugu txangoaz. Bitartean, bertan ikasitako ZerNola web-gunearen helbidea gogoan izan eta ateratako argazkiekin barre batzuk egin.
2008/04/03
Kutsidazu bidea Ixabel.

Juan Martin Bilboko ikasle bat da.Berak ez daki euskaraz hitzegiten eta euskera ikasi shsl izateko baserri batera joatea pentsatzen du.Baserria dagoen herri txiki horretan lagun asko egingo dituegingo ditu eta maitemindu ere egingo da.Bertan abentura asko izango ditu baina gehienak amodiozkoak, hala ere...gauza asko egin beharko ditu bere maitea lortzeko.
apa!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Ni Iria naiz 13 urte ditut eta hau nire lehengo Bloga da.Niri futbola izugarri gustatzen zait eta musika entzutea.Nire asignaturarik gogokoena natura da, ematen ari garen gaian oso gustura nagoelako, animaliak eta landareak.Ingleseko akademia batera joaten naiz eta txistura ere.
agur!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
agur!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
2008/04/02
OIER
2008/04/01
Etiketak, mesedez!

Etiketak zer diren? Benetan ez dakizu?
Begira blogaren eskuinaldeko zutabean. Hantxe daude etiketak ondo zerrendaturik. Hiru multzotan banatuta daude. Lehenengoan egileak agertzen dira –Igor, Sara, Janire, Jose…–, bigarrenean, euskarako gaiak –laburpen tentatzailea…–, eta hirugarrenean, gaztelaniakoak –libros…–.
Hona galdera: non klikatu beharko zenuke Maitaneren idatzi guztiak agertzea nahiko bazenu? Eta laburpen tentatzaile guztiak ikusteko? Horixe! Asmatu duzu! Orain badakizu zertarako balio duten etiketek.
Bigarren irudian beste adibide bat duzu. Unaik, bere lan bat zuzentzeko asmoz blogean sartu denean, guztion sarrerak eduki ditu begi bistan. Berak bere lanak bakarrik ikusi nahi ditu, zuzendu nahi duena errazago topatzeko. Horretarako, ezkerreko zutabean bere etiketan klikatu du. Klikatu ostean, irudian ikusten denez, bere hiru lanak bakarrik daude agerian:

Lana amaitutakoan, "dena erakutsi" –mostrar todo– sakatu behar dugu lana gorde aurretik.

Gero, behean agertzen den zerrendan aukeratuz, egilearen eta gaiaren etiketak klikatu behar ditugu. Adibidez: 03-Mikel, 23-Laburpen tentatzailea. Gureak ez baleude, zuzenean idatzi beharko genituzke.
Hori egindakoan, gure lana gorde dezakegu.
Beraz, hurrengoan badakizu:
Etiketak, mesedez!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)