Kontuok baldintza batzuk bete behar dituztela uste dut:
- Kontu pertsonalak badira ere, eskolakoak direla hartu behar da kontuan. Horrek esan gura du haien helburu nagusia eskolarekin zerikusia duten lanak, informazioak... bideratzea dela. Mezu pertsonalek ez lukete lekurik izan beharko kontu hauetan.
- Bai irakasleak eta bai gurasoek ere helbidea eta erabiltzailearen pasa-hitza ezagutuko dute eta behar duten edozein momentutan sartu ahal izango dira.
Helbide elektronikoak eta pasa-hitzak errez gogoratzeko sistema bat ezarri beharko da. Asmatutakoak, agian, konplikatua eman dezake, baina ez dut uste horrela denik, eta, gainera, gogoratzeko erreza izateaz gain, gelakideena asmatzeko zaila dela uste dut.
"Zerrenda sarrera honetan utziko dut apuntaturik eta, noski, ikusteko aukera kenduko diot".
Hori zen hasieran nuen asmoa. Geroago konprobatu dut ezinezkoa dela sarrera bat ikusi gabe uztea (hala dela uste dut). Beraz, zerrenda beste nonbait gordeko dut.
Orain bai, kontuak zabalduko ditut eta, gero, egileak izendatuko.
Jose
Eginda dago lana.