Beno, egin beharrekoak:
- Ikasleak "egile" bihurtu. Horretarako Gmaileko kontua zabaldu behar zaiela uste dut, gainera, ondo egon daiteke posta elektronikoaz lan apur bat egiteko. (Hizkuntza? Mintegian komentatuko dut). Ikasle pare batekin hasiko naiz eta lehen ebaluazioko lan batzuk igoko menperatzen dudan konprobatzeko eta orriak zelako itxura hartzen duen ikusteko.
- Ebaluazioetako proiektuez gain, zelako idazlanak izan daitezkeen aproposak blogean erakusteko erabaki eta, haien arabera, etiketak antolatu.
- Ikastetxeko ordenagailuen eskuragarritasuna eta ikasleek etxean ordenagailurik eta interneteko konexiorik duten aztertu.
- Unitate labur bat prestatu ikasleei blog baten zelan jarduten den irakasteko.
Eta pare bat gauzatxo:
- Ikasleekin lanean hasten naizenean, hasieran behintzat, bloga taldekideok bakarrik ikusteko moduan utziko dut. Gorkari komentatu beharko diot, ikastaroko zerrendatik kentzeko, edo blog berria egin.
- Ez dakit zer egin dudan mezuei erantzun ahal izateko testuaren azpian agertu beharko litzatekeen aukerarekin. Konpondu behar dut.
Ondo izan.
Jose
No hay comentarios:
Publicar un comentario