2008/01/17

Pare bat pausu aurrerago

Trasteatzen ibili naiz Bloggerrek ematen dituen pertsonalizazio-aukeren artean eta zeozer aurkitu dut. Azpimarratzekoak:

  • Etiketak: Haien bitartez, ondo ulertu badut, idatzitakoak (Oharrak, mezuak, gutunak...? Zelan esaten diete?) sailkatuta eta gaien arabera errez aurkitzeko moduan gordetzeko (?) sistema osa daiteke. Karpeten ordezkoak edo.
  • Egileak ("autor", uste dut): Blogak ez du zertan pertsonala izan, idazle-talde bat aritu daiteke bertan. Administratzaile bat dago eta berak erabakitzen du nor bai eta nor ez.
  • Irakurleak/ikusleak ere murriztu/zehaztu daitezke.

Beno, horiek guztiek zer pentsatu ematen dute eta blog batek zelan funtziona dezakeen imajinatzen laguntzen dute.

Pertsonalizazioa dela eta, pare bat berrikuntza: blogei buruzko esteken zerrenda osatzen saiatuko naiz, batetik, eta etiketa batzuk sortuko ditut, bestetik. Oraingoz, "Edukiaz" (nor, zertan... planifikatu behar den blogean) eta "Garatzeaz" (bloga zelan eraiki, alde teknikoa).

Eta amaitzeko, ea lortzen dudan irudia eta hiperesteka txertatzen. Bloggerren sartu naiz aulaclic webgunean hari buruzko artikulu erraz eta interesgarri bat irakurri ondoren, blogari.net-en nahiko galduta ibili naizelako. Aulaclic-en behin baino gehiagotan ibili izan naiz gauza desberdinak ikasten eta gomendagarria dela uste dut. Hona hemen irudia:



Ez dakit irudiari ere hiperesteka ezarri dakiokeen. Baietz uste dut. Ikusiko dugu.

Ondo segi.

Jose