2008/01/17

Zer prestatu behar dugu, ba?

Lan ederra agindu digu Gorkak! Nik ez dakit burutu ahal izango dudan, baina zer edo zer egiten saiatuko naiz. Hasteko, baldintza bi. Froga mezurik ez eta zerbait interesgarri idatzi. Beno, lehena betetzeko, helburu bat ezarriko diot nire lehen blog honi, eta, betetzen den heinean, interesgarri bihurtuz joango da, agian, apurka-apurka.



Non edo non blog batzuk egilearen egunkari gisa, bere esperientziak eta hausnarketak jasotzeko planteatuta daudela irakurri dut. Nire bloga ere halakoxea izango da. Bertan neure burutazioak utziko ditut idatzirik, nonbait lasai egon daitezen, besterik ez bada. Baina irudimen handiko pertsona ez naizenez, gai zehatz eta xumea ezarriko diot neure buruari: ze arraiotako behar dut nik, neure lanean, blog bat eta nola gauza dezaket "penagarri" mailatik goraxeago sailka litekeen halako bat.



Zer prestatu behar dugun? Ba, horixe bera: blog bat. Blog bat planifikatzen eta, aldi berean, zelan egiten den ikasten saiatuko naiz. Horixe izango da burutu beharreko lana, eta betetzen dudan bitartean, nire blog hau izango da oharrak hartzeko erabiliko dudan koadernoa.



Beno, iradokizunak jasotzea espero dut.



Jose.

1 comentario:

Jose dijo...

Gorkaren bigarren baldintza: Mezu horretan erantzun bat utzi.

Horra nire mezua. Bai, iradokizunen behar handia duzu, motel! Ez duzu ikusi zelako blog txukunak egin dituzten Antoniok eta Resuk, ala? Benga ba, saia zaitez argazki edo hiperestekaren bat txertatzen. Eta idazpuruarekin eta alboko zutabearekin ere zeozer egin (kopiatu forokideei...)

Ondo izan
Jose