2008/01/28

Egileak izendatzen

Hasiera batean blog pertsonala zena talde baten bloga -gelaren bloga, hain zuzen- bihurtzeko, administratzaileak, hau da, irakasleak, egileak izendatu behar ditu. Horretarako, ikasleek posta kontu bana izan behar dute. Ez diet azalduko zelan zabaltzen diren, neuk egingo dut azalpen larregi eman beharrean ez ibiltzeko. Aurrerago ikasiko dute.

Kontuok baldintza batzuk bete behar dituztela uste dut:



  • Kontu pertsonalak badira ere, eskolakoak direla hartu behar da kontuan. Horrek esan gura du haien helburu nagusia eskolarekin zerikusia duten lanak, informazioak... bideratzea dela. Mezu pertsonalek ez lukete lekurik izan beharko kontu hauetan.

  • Bai irakasleak eta bai gurasoek ere helbidea eta erabiltzailearen pasa-hitza ezagutuko dute eta behar duten edozein momentutan sartu ahal izango dira.

Helbide elektronikoak eta pasa-hitzak errez gogoratzeko sistema bat ezarri beharko da. Asmatutakoak, agian, konplikatua eman dezake, baina ez dut uste horrela denik, eta, gainera, gogoratzeko erreza izateaz gain, gelakideena asmatzeko zaila dela uste dut.


"Zerrenda sarrera honetan utziko dut apuntaturik eta, noski, ikusteko aukera kenduko diot".

Hori zen hasieran nuen asmoa. Geroago konprobatu dut ezinezkoa dela sarrera bat ikusi gabe uztea (hala dela uste dut). Beraz, zerrenda beste nonbait gordeko dut.

Orain bai, kontuak zabalduko ditut eta, gero, egileak izendatuko.

Jose

Eginda dago lana.

1 comentario:

Jose Intxausti dijo...

Aupa, Jose!
Hasi naiz, bada, kontuak irekitzen. Komentatzekoak:
Googlek ez dit uzten kontu gehiago zabaltzen, spam-hedatzailea izan nintekeelakoan. Beste ordenagailu baten egin beharko?
Helbide batzuk ez zeuden eskuragarri, horregatik luzeagoak egin behar izan ditut.
Pasa-hitza galduz gero, segurtasunezko galdera hauxe da: zein zen zure lehen telefono zenbakia (gurasoen etxeko zaharra)
Eskolan segituko dut kontuekin. Orain, egindakoak "egile" izendatuko ditut blogean eta, gero, ikasleentzako “unitatea” prestatuko dut.
Ondo segi.
Jose.