2008/02/07

Blogean ibiltzeko lehen pausuak

Hona hemen gure blogean sarrera bat egiteko jarraibideak pausuz pausu:

1.- Nabigatzaileaz, http://www.blogger.com/ helbidera joan.
2.- Bloggerren, sarrera leihoan, erabiltzailearen izena eta pasahitza adierazi.

3.- Panelean, sarrera berria –“nueva entrada”- sakatu eta…

4.- … sarrera editatzeko leihoa aurkituko duzu, zure mezua idazteko prest.


    5.- Zure idatzia amaitzen duzunean, argitara dezakezu edo gorde eta aurrerago eman argitara.

    6.- Bloggerren berriro sartzen zarenean, sarrera berria idazteko aukeraz gain, aurretik egindako sarrerak eraldatzeko –“Administrar entradas”- aukera izango duzu.


    Eta kito, badakizu nahikorik! Hasi zaitezke lehen sarrera egiten. Horretarako, bueltatu aurkezpenera.

    No hay comentarios: