Manolito gaixoa
Fitxa:
Izenburua: Manolito gaixoa
Idazlea: Elvira Lindo
Argitaletxea: Alfaguara / Zubia
Laburpen tentatzailea:
Bazen behin Manolito izeneko mutil bat. Karabantxelen bizi da, Alton konkretuki. Bertan denak dira esagunak. Bere familian bost pertsona dira:
Ergela (anaia txikia), aitona (bere salbatzailea eta lagun onena), ama, aita eta bera. Oso mutiko arraroa da, oso nota txarrak ateratzen ditu eta bere ezizena, Manolito laubegi da (betaurrekoak dituelako). Bere lagunak: Yhad (arro eta borrokalariena), Belarri handi ( Manolitoren lagun doilor traidorea) eta Susana.Nota txarrez gain arazo asko ditu lagunekin eta kristonak egiten ditu Karabantxelen. Akatz mortalak, ergelari dena izorratu...
Iritzia :
Liburu onekin barre mordoa egin dut, alde batetik komikoki idatzia dagoelako eta bestetik inoiz bururatu ez zitzaizkidan trastakeriak eta hankasartzeak egiten dituelako.
Hala ere 145 orrialde edukita gauza aspergarriak ere baditu. Nahiz eta oso gutxi.
Beraz, hau uste dut: Liburua zoragarria da, leku guztietan dagoelako umorea.
Unai
2 comentarios:
badakit honekin txarto dagoela idatzita, baina ez dakit zuzentzen.
Unai
Eta "esagunak", eta "arroa", eta...
Geroxeago azalduko dugu hobeto zuzenketak zelan egin. Ea, oraingoz, argibide hauekin nahikoa duzun:
1.- Google-ren kontuaz, blogean sartu.
2.- Blogak kudeatzeko panelean, "Sarrerak kudeatu" (Administrar: Entradas) klikatu.
3.- Lan guztien zerrenda agertuko zaizu. Zuzendu nahi duzun lana bilatu eta, topatzen duzunean, ezkerraldean, urdinez idatzitako "Editar" sakatu.
4.- Sarreren edizio-leihoan zaudela, zuzenketak egin eta gorde (Publicar entrada).
Kito, eginda dago!
Animo, Unai, zuzendu zuzendu beharrekoak! Oso ondo ari zara!
Publicar un comentario